Edukira joan

English Bay (Vancouver)

Koordenatuak: 49°17′11″N 123°10′19″W / 49.2863°N 123.1719°W / 49.2863; -123.1719
Wikipedia, Entziklopedia askea
English Bay (Vancouver)
Motabadia
Geografia
Map
Koordenatuak49°17′11″N 123°10′19″W / 49.2863°N 123.1719°W / 49.2863; -123.1719
Honen parte daSalish itsasoa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Columbia Britainiarra
Leku geografikoaIpar Ozeano Barea

English Bay (euskaraz, Badia Ingelesa) Vancouver (Kanada) hiriko badia da. Georgiako itsasartean da, eta hori, Burrard Inlet eta hiriaren erdigunearen artean dago..

Vancouver-erako erakargarritasuna da bere edertasunagatik eta ia hiriaren erdialdean dagoelako. Ospetsua da bere hondartzengatik eta urtero ospatzen den Celebration of Light (Argiaren ospakizuna) jaiaildiagatik.

Badia hau, mendebaldean, Victoria itsasarteak mugatzen du, iparraldean eta ipar-ekialdean, Burrard Inlet fiordoak, eta, ekialdean, hiriaren erdigunea (West End auzoa) eta Stanley Parkea osatzen duten penintsula txikiak. Hegoaldean, West Point Grey eta Kitsilano auzoetan hondartza ugari daude, eta, hego-ekialdean, False Creek sargunea.

Atrakzio turistikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartza ezagunena English Bay Beach izenarekin ezagutzen da West End auzoan, Stanley parketik gertu. Ekialdeko kostaldeko beste hondartza batzuk Sunset Beach, Second Beach eta Third Beach dira . Hegoaldeko kostaldean Kitsilano, Jericho, Locarno eta Spanish Bank hondartzak daude. Jericho hondartzaren ondoan Royal Vancouver Yacht Club kirol portua dago .

Badiako kostaldean berdegune interesgarriak daude. Bi parkerik garrantzitsuenak hauek dira: Stanley Parkea ipar-ekialdean eta Pacific Spirit Park hego-mendebaldean. Biak dira ezagunak mendi-ibiliak, jogginga, bizikleta edo lineako irristaketak egiteko.

Hegoaldeko itsasertzean, False Creek-eko sargunetik gertu, Vancouverko Itsas Museoaren eraikina dago Kanadako ohiko itsasontzi ereduekin.

Ekitaldi asko egiten dira English Bay-n urtean zehar. Celebration of Light lehiaketa pirotekniko ospetsua uda guztietan izaten da, uztaileko azken astetik abuztuaren lehenera bitartean, mota horretako munduko emankizunik handiena da.

Urtarrilaren 1ean Polar Bear Swim izenarekin ezagutzen den ekitaldia egiten da, non ehunka lagun murgiltzen baitira badiako ur hotzetan. Udan, Gay Pride March (Gay harrotasunaren martxa) koloretsua badiaren aurreko kaleetan egiten da.

Zamaontzi handiak badian ainguratzen dira sarritan Burrard Inlet barnean dauden portuko instalazioetara igarotzeko zain.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]