Enomao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enomao
Bizitza
JaiotzaGalia, K.a. 100(e)ko hamarkada
Herrialdeabaliorik ez
HeriotzaMezzogiorno, K.a. 70(e)ko hamarkada (20/39 urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Jarduerak
JarduerakGladiadorea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakThird Servile War (en) Itzuli
Battle of Mount Vesuvius (en) Itzuli

Enomao, gladiatore galiar bat zen Capuako Lentulo Batiatoren gladiatore eskolakoa. Espartako traziarrarekin eta bere herrikide galiar Krixorekin batera. Enomao, esklabo matxinatuen buruzagietako bat bihurtu zen K.a. 73 eta K.a. 71 bitartean iraun zuen Hirugarren Gerra Serbilean, baina laster hil zen gerra horretan.

Enomao, esklaboek osatutako armadaren lehen arrakastetako baten tartean egon zen, Gaio Klaudio Gabro pretorearen armadaren porrotean zehazki, esklaboen armada setiatzen saiatu zena Vesuvio mendiaren inguruan.

Enomao, guduan, bere herrikide Krixo baino are lehenago erori zen, agian, K.a. 73 eta K.a. 72 arteko neguan, esklaboen armada, Italia hegoaldeko hiriak arpilatzen ari zenean.