Enpresaren ekonomia
Enpresaren ekonomia enpresa aztertzeko ekonomia zientziaren tresnak; kudeaketa, soziologia, etika eta psikologiaren beste tresna zenbaitekin batera, erabiltzen dituen diziplina da, enpresak bere helburuak eraginkortasunez eta ingurunerarekiko orekaz betetzeko helburuarekin.[1]
Ikuspuntu ekonomiko batetik ikusita, enpresa produkzio eta banaketa unitate ekonomikoa da. Definizio honetan oinarrituz, enpresa ekoizpen hutsera zuzendutako faktoreen multzo ordenatua da.[2]
Ekoizpenean soilik zentratutako ikuspuntuak alde batera utzita, ikuspegi zabalagoa barne hartzen duen pentsamoldeak sortu dira, besteak beste ikuspegi administratiboa. Honek antolaketa eta administrazio zientzietan du jatorria eta izaera kooperatibodun erakunde mota zehaztzat hartzen du enpresa.[3]
Beraz, pentsamendu lerro zehatzetan barneratu gabe, esan daiteke baliabide urrien esleipen eraginkorra aztertzen duen zientzia dela ekonomia, eta enpresa, berriz, faktore ekonomiakoak eraginkorki antolatzen dituen erakundea, merkatuaren premiak asetzeko produktu eta zerbitzuak produzitu eta finkatutako helburuak lortzeko helburua duena. Horretarako, erabaki unitate moduan eratzen da, hau da, zentro koordinatu sistema edo zuzendaritza eta plangintza unitate gisa.
Enpresaren ekonomia elementuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enpresa sistema bat da eta elementu multzo batez osatuta dago, helburu orokor bat lortu nahian; bere artean elkar lotuta dauden azpisistemek osatzen dutena:[4]
- Giza faktoreak: Zalantzarik gabe, gizakia enpresa ororen funtsezko elementua da. Horren barruan, honako hauek bereizi behar dra:
- Enpresaren jabeak edo akziodunak. Enpresen kapitala jarri dutenak dira. Enpresa txiki eta handietan eginkizun desberdina dute. Handienetan, akziodunek dirua besterik ez dute ematen, eta, trukean, irabaziak jasotzea espero dute. Txikienetan, dirua jartzeaz gain, zuzendaritza osoa eramaten dute jabeek.
- Zuzendariak. Enpresaren erabakiak hartzen dituzte. Enpresa handietan soldata bat jasotzen dute funtzio horren truke, eta kaleratuak izan daitezke lana ongi egiten ez badute. Enpresa txikietan, zuzendariak jabeak izaten dira.
- Langileak. Produkzio guztia soldata baten truke eramateko ardura dute. Ezagutzaren gizartean bizi gara, eta zalantzarik gabe, langileak eta zuzendariak enpresa ororen funtsezko elementuak dira.
- Faktore materialak: Enpresaren ondasun ekonomikoak:
- Kapital Finkoa: ekitaldi ekonomiko bat baino gehiago irauten du: makinak, aulkiak, mahaiak…
- Kapital Zirkulatzailea: ekitaldi bakoitzean berritu beharra dago: lehengaiak, bulegoko materiala…
- Antolakuntza: Botere, koordinazio eta komunikazio erlazioen multzoa da. Egitura enpresaburuak definitzen du. Antolaketa, zuzendaritza, administrazioa eta kudeaketa kontzeptuak sinonimotzat har daitezke. Zuzendaritzak, prozesu gisa ulertuta, lau fase izango lituzke: plangintza, antolaketa, kudeaketa eta kontrola:
- Plangintza: Epe luzera lortu nahi diren helburuak zehazteko eta denboran zehar nola gauzatuko diren erabakitzeko jarduerak. Plangintzak zera eskatzen du: helburuak ezartzea, eta helburu horiek lortzeko beharrezko estrategia eta lanei buruzko erabakiak hartzea. Plangintza, beraz, zera da: aldez aurretik zer egin behar den, non egin behar den eta nork egin behar duen finkatzea. Epe luzerako eta laburreko erabakiak hartzea eskatzen du plangintza.
- Antolaketa: Antolaketa-prozesua planak sistemako elementu guztiek modu bateratu eta kolektiboz gauzatzeaz arduratzen da. Egin beharreko jarduerak eta jarduera horiek gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak zehaztu ondoren, antolaketako kide bakoitzari eginkizunen eta arduraren banaketaren oinarrizko eskema zehatz-mehatz jakinarazi beharko zaio, eginkizunetan bikoiztasunak saihestuz eta erabateko koordinazioa ahalbidetuz. Urrats horren emaitza enpresaren oinarrizko egituraren sorkuntza izango da. Enpresa egituratzeko urratsak:
- Helburuak lortu ahal izateko beharrezkoak diren jarduerak finkatu.
- Jarduera horiek sail edo sekzioetan metatu.
- Jarduera multzo horiek administratzaile edo zuzendariei esleitu.
- Jarduera horiek egiteko ahala eskuordetu.
- Koordinazio, aginte eta informazio bertikal eta horizontalaren jarduerak esleitu
- Pertsona integratu.
- Motibazio- eta lidergo-lanak egin. Azken batean urrats honetan enpresari egitura edo ordena jakin bat eman nahi zaio.
- Kudeaketa: Kudeaketa-prozesuan, lanari ekingo zaio, lana betearaztea izango da helburua: antolaturiko baliabideak plangintzan ezarritako helburuak lortzeko gauzatzen diren jarduerak dira. Kudeaketari, zuzendaritza edo lidergo ere esaten zaio.
- Kontrola: Lortu nahi diren helburuak planifikatu, enpresak eskura dituen baliabideak antolatu eta jarduerak gauzatu ondoren, enpresaren gidariek kontrol-funtzioa bete beharko dute. Kontrolatzeak doitzea esan nahi du, emaitza errealak planifikatutakoekin alderatzea eta izan diren aldeak ezeztatzea.
- Ingurunea: Enpresa inguratzen duen eta beraren jardueran eragina duen edo izan dezakeen guztia da. Ingurune hori aldatuz doa eta enpresa aldaketa horietara moldatu beharko da. Enpresak bi noranzkotan izaten du harremana ingurunearekin jarduera garatzeko behar dituen inputak jasotzen ditu ingurunetik (kapitala, lana, energia, informazioa…) eta ordainean, outputak ematen dizkio inguruneari (ondasunak, zerbitzuak, informazioa eta errentak). Honekin, ikus daiteke enpresa ez dela elementu pasiboa ingurunean, hau da, aldaketak sortzeko gaitasuna du. Ingurune hori bi motatakoa izan daiteke:
- Ingurune orokorra: Ingurune orokorra toki eta denbora berdinean dauden erakunde guztiek partekatzen dute. Hurrengo faktoreek osatzen dute ingurune orokorra:
- Faktore ekonomikoak: Herrialde bakoitzaren sistema ekonomikoa, ziklo ekonomikoaren fasea…
- Gizarte eta kultura faktoreak: Biztanleria, errentaren banaketa eta lan- eta kultura- heziketa.
- Faktore juridiko eta politikoak: Administrazio publikoak enpresaren jardueran duen eragina.
- Faktore teknologikoak: Aldaketa teknologikoak.
- Ingurune orokorra: Ingurune orokorra toki eta denbora berdinean dauden erakunde guztiek partekatzen dute. Hurrengo faktoreek osatzen dute ingurune orokorra:
- Ingurune espezifikoa: Enpresa bati edo batzuei modu berezian eragiten dieten faktoreak: bezeroak, hornitzaileak, lehia, elementu sozio-politikoak…
Enpresaren politika ekonomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enpresaren politika ekonomikoa enpresaren ekonomia aztertzeko adar edo azpi-diziplina bat da. Enpresa aztertzen du eta enpresaren barne-politika eratzeaz arduratzen da; helburuak eta erabakiak finkatzeari dagokionez, eta kanpo-politika finkatzeaz, zentzu zabalean hartutako merkatuarekiko helburuei eta erabakiei dagokienez.
Hau da, Enpresaren politika ekonomikoak produkzio-unitatearen prozesu ekonomikoaren konfigurazioaz eta zuzendaritzaz arduratzen da, eta honako hauek finkatzen ditu:
Beraz, enpresa politikak erabaki egoeren inguruko planteamenduak bilatu behar ditu. Abstrakzio-maila guztietan, erabakitze prozesuak, osagaiak, interdependentziak eta konbinazio optimoa deskribatzera eta argitzera bideratu behar du bere jarduera. Espero izatekoa da, beraz, erabaki egoera bakoitza behar bezala jorratzeko oinarri izango diren planteamendu teorikoak egitea.
Enpresa ekonomiaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historia Ekonomiko orokorrarentzat urte askotan zehar eskuratutako nortasun-zeinu bat dena, Enpresaren Historia Ekonomikoarentzat diziplina independente gisa agertzearen arrazoia bera izan zen. Duela 65 urte, enpresa-zuzendaritzako teknikentzako «esperimentazio» eremu bat eskaini beharrak Wallace B. Donham, Harvardeko Unibertsitateko Merkataritza Eskola Graduatuko dekanoa, 1927an enpresaren Historia Ekonomikoko Straus katedra ezartzera eraman zuen, bere hitzetan figura akademiko bikain bat izateko ideiarekin Harvardeko klaustroarekin bat egin zezan, ea bere Merkataritza Eskola Graduatuan ikerketa eta irakaskuntza programa bat abian jar litzatekeen Historia Ekonomiko orokorraren eta enpresa-gizonaren benetako arazoekin hain lotura estua zuen enpresaren arloan, benetako gizarte-ekarpena izan zedin.[5]
Enpresaren Historia Ekonomikoaren ibilbide akademikoa diziplina independente gisa 1920ko hamarkadan hasi bazen ere, bere sustraiak eta aurrekariak XIX. mendekoak dira. Enpresa baten lehen monografia historikoa 1825ean argitaratu zen, Saxoniako Lauchhammer Siderurgiaren mendeurrena ospatzeko. Hala ere, ekoizpen-unitateekiko interesa, protagonista historiko gisa, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako bi eskolekin lotuta dago. Bata Ingalaterrako (Toynbee, Hobson edo Webb ondarea) eta Estatu Batuetako (Thorstein Veblen bezala) ekonomi historialarien «enpresaren aurkako» tradizioa da, zeinaren Theory of Business Enterprise-k (1904) enpresariaren irudia «bere helburuetarako teknologia industrialaren zirrikitu guztiak ustiatzeko prest dagoen zeken gaizto» batekin identifikatzen baitu.[6]
1960ko hamarkadatik aurrera, diziplinak bere enfasia eta ikuspegia aldatu zituen «enpresen historiaren» ikuspegi batetik «enpresak historian» izenera. Chandlerren hitzetan, enpresaren historia ekonomikoak «kasu espezifikoen historia deskribatzailea idazteari utzi zion eta historia instituzional konparatua idazten hasi zen, kontzeptu eta orokortze ez-historikoak sortzeko gaitasunarekin». Hala ere, trantsizio hau ez zen erraza izan. Enpresen sistemarekin pozik ez egotearen ondorioz, enpresako historialari ekonomikoek laguntza bilatu zuten beste gizarte-zientzia batzuetan.
Chandlerren arabera, berrogeita hamarreko hamarkadan boladan zegoen teoria ekonomikoa gehiegi bideratuta zegoen Keynesianismora [7]eta teknika ekonometrikoetara, enpresaren arazo historikoei arreta jartzeko. Ekonomisten eta enpresako historialarien arteko lotura emankorragoa izan zen Lehen Mundu Gerraren ondoren, Wesley Mitchell, F. W. Taussig edo John Commons berak enpresaren historialari ekonomikoari trenbideei, muga-zergei, sindikatuei, bankuei edo finantza-tresnei buruzko lanak eskaini zizkionean. Hala ere, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, analisi ekonomiko instituzionalaren eta enpresaren historia ekonomikoaren arteko birkonexioak ekonomialari belaunaldi bat gehiago espero behar zuen.
Historialari guztiek bezala, enpresako historialari ekonomiko “berriek” interesa zuten denboran zehar aldatzeko. Hala ere, aldaketaren azterketara egindako hurbilketa eta kasuen metodoa funtsean desberdinak ziren. Aldaketa noiz eta non gertatu zen ez ezik, aldaketa nola eta zergatik gertatu zen ere aurkitzea zuen helburu. Azken batean, enpresaren Historia Ekonomikoaren esparruari orain arte izan duena baino sintesi eta analisi gehiago ematea zen kontua. Horrek, ordea, metodoaren bi aldaketa estrategiko zekartzan: alde batetik hurbilketa konparatua zen, eta beste alde batetik teoria ekonomikoaren aplikazio esplizitua.
Azkenik, Chandlerren aspaldiko asmoa, analisi ekonomiko instituzionala enpresaren historia ekonomikoarekin biltzea posible izan da Ekonomia Instituzional Berriaren aurrerapen teorikoak aintzat hartzea. Ekonomialari historiko askok ahaleginak egin dituzte enpresa birbanaketa-prozesuen azalpenetan sartzeko, eta, horren ondorioz, monopolioen, enpresa publikoen, enpresa-lobby-en prestakuntzaren, errenten bilaketaren eta estatu-erregulazioaren azterketa historikoa egin dute. Jonathan Pincusek hasitako tradizioari Forrest Capiek, Bennet D. Backek, Edward John Rayk, Stephen B. Webbek, Thomas Owenek eta Frank J. Coppak jarraitu diote, beste askoren artean, Historia ekonomikoa eta antolaketa industriala eta ekonomia politikoa uztartzeko ahaleginean, eta eskura jartzen du enpresak industrializazioan eta hazkundean duen papera aztertzeko esparru egokia. Ikuspegi berri horrekin, enpresaren historia ekonomikoa berriro ere lotuta geratu da gizartearen eta politikaren bilakaeraren esparru orokorrarekin.
Horrela, enpresen azterketa historikoak, enpresaren barne-antolamenduan izandako aldaketez gain, alderdi orokorragoetan duen eraginaz ere arduratzen dira orain, hala nola estatuak ekonomian duen presentziaz edo industrializazio nazionaleko prozesuez. Horrela, Enpresaren Historia ekonomiko berria Hermán Kroosek adierazitako aspaldiko asmoari lotuta dago, hiru hamarkadatan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ SANTIAGO GARCÍA ECHEVARRIA. INTRODUCCIÓN A LA ECONOMÍA DE LA EMPRESA. Diaz de Santos. 2° edición. España, 2020. p.9.
- ↑ Sádaba Aguirre, Alfredo y otros. Fundamentos de Economía y Administración de Empresas. Ediciones Pirámide. España, 1992. p. 40-41.
- ↑ LA ECONOMIA DE LA EMPRESA COMO CIENCIA. y consideraciones en torno a la obra de Erich Gutenberg ’Grundlagen der Betriebswirtsehaftslehre’. Santiago García Echevarría. Universidad de Colonia y Madrid
- ↑ Jiménez, A. (2012, noviembre 21). La evolución histórica del concepto de empresa. Elblogsalmon.com; El Blog Salmón.
- ↑ Werner Sombart. Die drei Nationalökonomien. Munich y Leipzig 1930. p. 325. Citado en Oreste Popescu. Introducción a la ciencia económica contemporánea. 3° edición. Editorial Ariel. España 1967. p 344.
- ↑ Libros de Historia De La Economía - LIBRERÍA CANAIMA. (s/f). Libreriacanaima.com.
- ↑ "Keynesianismo"; Ekonomia. Hiztegi entziklopedikoa. 6:212. Barcelona: Planeta, 1980.