John Maynard Keynes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
John Maynard Keynes
Keynes 1933.jpg
Bizitza
Jaiotza Cambridge1883ko ekainaren 5a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Firle1946ko apirilaren 21a (62 urte)
Familia
Aita John Neville Keynes
Ama Florence Ada Keynes
Ezkontidea(k) Lydia Lopokova
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Eton College
King's College
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, matematikaria, politikaria, filosofoa, irakaslea, diplomazialaria eta ez-fikzio idazlea
Lan nabarmenak The General Theory of Employment, Interest and Money
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Suediako Zientzien Errege Akademia
Britainiar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimendua Bloomsburyko Taldea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Liberal Party

John Maynard Keynes (Cambridge, Cambridgeshire, Ingalaterra, 1883ko ekainaren 5a - Firle, Ekialdeko Sussex, Ingalaterra, 1946ko apirilaren 21a) ekonomialaria izan zen. Keynesen ekonomia teoria, keynesianismo izenaz, XX. mendeko garrantzitsuenetakoa izan da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1912. urteaz gerotik Economic Journal aldizkariaren zuzendaria izan zen. 1919. urtean, Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren egin zen bake hitzarmenean Britainiar Gobernuaren ordezkari izan zen ekonomia gaietarako. Urte hartan bertan argitaratu zuen The Economic Consequences of the Peace (Bakearen ondorio ekonomikoak), arrakasta handia izan zuena mundu osoan zehar. 1936. urtean idatzi zuen Keynesek obra nagusia: The General Theory Of Employement, Interest and Money (Lanari, interesari eta diruari buruzko teoria orokorra), Nicolas Marcelo Marin bere argentinar laguna zenaren teoria makroekonomikoan oinarritu zena. Bere partaidetzak eragin handia izan zuen Nazioarteko Diru Funtsa eratu zuen 1944. urteko Bretton Woodseko batzarrean.

Pentsaera ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Keynesek gogo biziz kritikatu zuen urre-patroira eta gerra aurreko truke-tasara itzultzeko gobernuak hartutako erabakia. 1930. urtean finantza eta industria arazoez arduratzen zen Mac Millan batzordearen kide hautatu zuten; urte hartan bertan, 1929ko kraxaren ondoren hasi zen Depresio Handiari irtenbideren bat aurkitzearren, zenbait naziok aintzat hartu zituzten Keynesen teoriak; Estatu Batuetan nazioa jasotzeko 1933. urtean aplikatu zuen New Deal plana adibidez. Keynesen iritziz, gastu publikoa handituz, ekonomian gobernuek duten parte-hartzea areagotu behar litzateke krisialdietan, ekonomia sustatzeko.

Keynesen teoriak, 1929ko munduko krisi ekonomikoaren ondoren garatuak, politika ekonomiko berria osatzeko ezinbestekoak izan ziren. Keynes jarduera ekonomikoaren gorabeherak ulertzen saiatzen zen, baita gobernuaren parte hartzearen beharra deflazio garaien ondorioak gutxitzearren, non ekoizpen-faktoreak ez diren erabat erabiliak.

Keynesek errentaren zehaztapena azalduko lukeen teoria orokor bat eratu nahi izan zuen, keynesianismoa alegia, eredu klasikoan ezezik (okupazio osoaren kasuan) baita edozein okupazio mailatan ere. Demostratu zuen soldatak ez direla beheraka malguak, eta horregatik langabezia murrizteko parte hartze publikoa proposatu zuen. Keynesentzat enplegua zein errenta eskari orokorraren menpekoak dira, eta honen efizientzia eza langabeziaren kausa da.

The General Theory of Employment, Interest and Money[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEU logoa.png Wikiiturrietan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: The General Theory of Employment, Interest and Money
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Estatuak, zerga-sistemaren bitartez, bideratu egin behar du kontsumitzeko joera; interes-tasak finka ditzake edo beste bide batzuk erabil ditzake orientatzeko bide horretan. Bestalde, badirudi berez ez dela nahikoa banku-politikaren eragina interes-tasan, inbertsio hoberenaren tasa ezartzeko. Beraz, nire ustez, ia inbertsio guztiak sozializatzea izango da erabateko okupazioa lortzeko bide bakarra; baina horrek ez du baztertzen agintaritza publikoa ekimen pribatuarekin batera lankidetzan aritzeko beste edozein bide, transakzio edo modu. Hortik kanpora ez da inola ere bultzatzen elkartearen jarduera ekonomiko gehiena bere gain hartuko lukeen estatu-sozialismoa. Estatuari ez zaio komeni produkziobideen jabe izatea.

 »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011), Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Udako Euskal Unibertsitatea, ISBN 9788484383345, http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Maynard Keynes Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
John Maynard Keynes

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Erresuma Batua
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.