Enterprise (NX-01)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enterprise (NX-01)
Zerbitzua
Produkzioa
Zehaztasunak

Enterpise (NX-01) Star Trekeko Star Trek: Enterprise telesaileko fikziozko espaziontzi bat da. Jonathan Archer kapitainak zuzendua, Enterprise NX-01 Star Trek telesailaren unibertsoan Enterprise izena daraman lehen espaziontzia da. NX izendapena espaziontzi esperimentalentzako da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enterprixe NX-01 NX klaseko lehen espaziontzia izan zen, Izarretako Flotan gehienez ere warp 5eko abiadurara iris zitekeen lehen helmen luzeko esplorazio ontzia. 2151n komisionatua izan zen Jonathan Archer kapitainaren aita zen Henry Archerrek garatutako warp motorean 32 urtez lanean eman ondoren.

Bere partehartzea erabakigarria izan zen Xindien planetaren defentsan 2153-2154an. Ontziak kalte larriak jasan zituen misio honetan, eta tripulazioko 27 kide hil ziren, baina Lurrera itzultzea lortu zuen, 1944ko denbora lerro paralelo batera desbideratu ondoren, non Alemania naziak AEBen ekialdea denbora lerroa domeinatzea nahi zuen tropa estralurtar bati esker inbaditu eta konkistatu zuen.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Klasea: NX
  • Mota: Esplorazioko gurutzeontzia
  • Neurriak: 225 metro luze, 134 metro zabal eta 33 metro garai
  • Pisua (kargarik gabe/kargarekin): 101.475/115.000 tona
  • Kubiertak: 7
  • Tripulazioa: 120 pertsona
  • Gehienezko tripulazioa: 130 pertsona
  • Telegarraiatzaileak: Erresoluzio Molekular/kuantikoko MFTA-25-M/Q unitate bat.
  • Jaurtigailuak: 4
  • Ihes kapsulak: 30, bakoitza 4 pertsonentzako tokiarekin
  • Armamentua: 12 faser kanoi eta 6 torpedo hodi (espazialak eta fotoizkoak)
  • Torpedo kopurua: 176 fotoizko eta 824 espazial (gehienezko edukia)
  • Defentsa: Duraniozko krosko soila fase aldagarrizko polarizazio elektromagnetikoko sistemarekin.
  • Gehienezko abiadura argiaren abiaduraren azpitik: 0,9 C (270.000 kilometro segunduko inguru)
  • Gehienezko azelerazioa argiaren abiaduraren azpitik: 20 G
  • Gurutze abiadura: Warp 2,5 (15,62 aldiz argiaren abiadura, gutxi gorabehera 4,68 milioi kilometro segunduko)
  • Segurtasunezko gehienezko abiadura: Warp 5 (125 aldiz argiaren abiadura, gutxi gorabehera 37,47 milioi kilometro segunduko)
  • Larrialdiko abiadura: Warp 5,25 ("Afliction" atalean; 144,70 aldiz argiaren abiadura, 43,38 milioi kilometro segunduko gutxi gorabehera)
  • Eraikitzen hasi zen data: 2147ko urtarrilak 21
  • Jaurtiketa data: 2151ko apirilak 21
  • Erabiltzeari utzi zitzaion data: 2170eko uztailak 25
  • NX klaseko eraikitako ontziak: 6
  • Ontzi bikia: Columbia (NX-02)

Kapitainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ofizial nagusia: Jonathan Archer kapitaina
  • Lehen ofiziala/ofizial zientzialaria: T'Pol azpikomandantea
  • Ingeniari nagusia: Charles "Trip" Tucker III.a komandantea/Kelby komandantea
  • Ofizial mediku nagusia: Phlox doktorea
  • Ofizial taktikoa: Malcolm Reed
  • Nabigazio ofiziala: Travis Mayweather alfereza
  • Komunikazio ofiziala: Hoshi Sato alfereza
  • MACO komandantea: Hayes Maiorra (2153-54, 3. denboraldiko 1. ataletik 24.era).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]