Malcolm Reed

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Malcolm Reed
Star Trek saileko pertsonala
Malcolm Reed
Dominic Keating, Malcolm Reeden papera antzezten duen aktorea.
Argitalpena
Lehen agerpena Star Trek: Enterprise
Azken agerpena Star Trek: Enterprise
Datu biografikoak
Jaiotza Ingalaterra
Sexua Ar
Espeziea Gizakia
Datu pertsonalak
Lanbidea USS Enterpriseren ofizial taktikoa
Senideak Stuart Reed (aita)
Mary Reed (ama)
Madelina (arreba)

Malcolm Reed Star Trekeko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da. Star Trek: Enterprise telesailean agertzen da eta Dominic Keating aktoreak egiten du pertsonaia honen papera.

Reed ingelesa da, eta, une ezberdinetan, Enterprise (NX-01) espazio-ontziko ofizial taktikoa eta armategiko ofiziala da. Teniente maila du.

Reeden gurasoak Stuart eta Mary dira, eta badu arreba bat ere, Madelina izenekoa. Senideak diren arren, berari buruz oso gutxi dakite, oso isila baita, baita bere familiarekin ere.

Reeden osaba Royal Navykoa zen, urari beldurra zion (zehazki, itota hiltzeko beldurra zuen), baina, hala ere, itsasoratu egin zen eta bizitza eman zuen bere kideak salbatuz. Bere heroi eta jarraitu beharreko eredua da, ez bakarrik bere ekintza heroikoagatik, baizik eta berak ere urari beldurra diolako. Royal Navyra batu ez zen bere familiako kide gutxietako bat da, honek bere aitagandik aldendu zuelarik, eta elkarrekin urteetan zehar hitz egin gabe egotea eragin zuena.