Entre dos aguas (filma)
Entre dos aguas (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | Entre dos aguas |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta film dramatikoa |
Iraupena | 136 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Isaki Lacuesta |
Gidoigilea(k) | Isaki Lacuesta Isa Campo |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Andaluzia |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Entre dos aguas Isaki Lacuesta filme zuzendari katalanaren 2018ko pelikula da. Urte bereko Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isra eta Cheito bi ijito anai dira. Isra narkotrafikoagatik kartzelaratua dago eta Cheitok Marinan egiten du lan. Isra kartzelatik ateratzen denean, eta Cheitok Somalia eta Seychelle irletan egindako misio luze bat bukatzean, biak Isla de San Fernandora bueltatzen dira. Elkartze honek haien aitaren hilketa lazgarria gogora ekarriko die, biak haurrak zirelarik gertatu zena. Hamabi urte pasa dira La Leyenda del Tiempo filmetik, Isaki Lacuestaren Isra eta Cheito anaiak protagonista zituen lehen pelikula. Orain Israk 26 urte ditu eta Isla de San Fernandora bueltatuko da bere emaztea eta bere hiru alabak berreskuratzeko asmoz.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Israel Gómez Romero
- Francisco José Gómez Romero
- Rocío Rendón
- Yolanda Carmona
- Lorrein Galea
- Manuel González del Tanago
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria.eus. «Isaki Lacuestaren 'Entre dos aguas' filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).