Enuresia 5 urtetik gorako haurrek eta helduek nahi gabe zein nahita gainean pixa egiteko duten disfuntzio aldizkako eta iraunkorra da. Batzuetan, gaueko enuresi terminoa erabiltzen da, gauez lotan gertatzen delako maizenik; hala ere, esna egonda pixa gainean egiteko disfuntzioa izendatzeko, gernu-inkontinentzia terminoa hobesten da, eguneko enuresi terminoaren ordez. Emozio-estualdiekin loturik agertzen da gehienetan, eta 7 urteko haurren % 10ri eta helduen % 1i edo 2ri erasaten die.[1]