Gernu-ihesa edo gernu-inkontinentzia[1]gernuaren kanporatzea borondatez kontrolatzeko ezintasuna da.[2] Kasu batzuetan (adinaz gain), gure gorputzak alkohol edo droga gehiegi edo depresio edo nahaste psikologiko baten berri emateko erabiltzen dituen lehen sintometako bat izaten da gernu.ihesa. Pediatrian, enuresi terminoa haurren gaueko inkontinentzia izendatzeko erabiltzen da.
Oso ohikoa da haurdun dauden emakumeetan, umetokiak maskuriaren gainean egiten duen presioagatik, eta erditzearen ostean, berriz, erdiberrien perineoko muskuluen ahuleziarengatik.[3]