Epaileen Liburua
Epaileen Liburua | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Izenburua | שופטים, Richter eta Judges | |||
Ezaugarriak | ||||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Tanakh Neviim Itun Zaharra Septuaginta Catholic Old Testament (en) Historical books (en) | |||
kronologia | ||||
|
Epaileen liburua Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, liburu historikoen sailekoa. Egilea ezezaguna da, baina tradizioak Samueli egozten dio.
Liburuak hebrearren historia kontatzen du Kanaango lurraldearen konkistaren garaitik erresuma sortu arte. Aldi hartan (gutxi gorabehera K.a. 1150-1130 bitartean), epaileek gobernatu zuten herria.
Testuinguru historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak herriaren askatzaileak, epaileak, aurkezten ditu. Herria esklabotasunetik askatu zuten, eta, ondoren, herria gobernatu zuten. Garai hartan, Israel leinuen artean banatua zegoen, antolamendurik gabe, instituzioak eratu gabe eta kanpoko herri boteretsuen mehatxupean.
Epaileetako batek ere ez zuen lortu buruzagi gorena izaterik, haien zeregina ez baitzen batasuna lortzea, baizik eta unean uneko arazoak konpontzea. Erabateko batasuna erregeekin iritsiko da.
Liburuak Josueren heriotzaren ondorengo aldia deskribatzen du, Samuelen jaiotza arte.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira liburuaren egitura eta azpiatalak:
EGOERA (1,1–3,6) (1,1-3,6)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juda eta Simeonen leinuek kanaandarrei eraso (1,1-7)
- Judaren leinua Jerusalemez eta Hebronez jabetu (1,8-10)
- Otniel, Debir hiriaz jabetu (1,11-15)
- Juda eta Benjaminen leinuen garaipena (1,16-21)
- Joseren ondorengoak Betelez jabetu (1,22-26)
- Israeldarrek ezin bota izan zituzten jentil-herriak (1,27-36)
- Jaunak Israel herriaren jokaera gaitzetsi (2,1-5)
- Josueren heriotza (2,6-10)
- Israel herriak Jauna baztertu (2,11-23)
- Lurralde hartan gelditutako jentil-herriak (3,1-6)
ISRAELGO LEHEN HIRU EPAILEAK (3,7-31) (3,7-31)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otniel (3,7-11)
- Ehud (3,12-30)
- Xamgar (3,31-31)
DEBORA PROFETESA (4,1–5,31) (4,1-5,31)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Debora eta Barak (4,1-24)
- Deboraren kantua (5,1-31)
GEDEON (6,1–8,35) (6,1-8,35)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Madianek Israel menderatu (6,1-10)
- Jaunak Gedeon aukeratu Israel askatzeko (6,11-24)
- Gedeon eta Baalen aldarea (6,25-32)
- Gedeonek Jainkoari seinalea eskatu (6,33-40)
- Hirurehun gizon garaipenerako (7,1-8)
- Seinale batek garaipena iragarri (7,9-15)
- Gedeonen amarrua edo engainabidea (7,16-22)
- Madiandarrak ihesi (7,23-25)
- Efraimdarrak haserre (8,1-3)
- Gedeonen azken egintza (8,4-28)
- Gedeonen heriotza (8,29-32)
- Israeldarrek idoloak gurtu berriro (8,33-35)
ABIMELEK (9,1-57) (9,1-57)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abimelek, Sikemgo errege (9,1-6)
- Jotamen parabola (9,7-21)
- Sikemgo nagusiak aurka jaiki (9,22-41)
- Abimelekek Sikem xehatu (9,42-49)
- Abimeleken heriotza (9,50-57)
BESTE BI EPAILE ISRAELEN (10,1-5) (10,1-5)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tola (10,1-2)
- Jair (10,3-5)
JEFTE (10,6–12,7) (10,6-12,7)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Israeldarrak Jaunarengandik urrundu (10,6-18)
- Jefte, israeldarren buruzagi hautatu (11,1-11)
- Jeftek mezulariak bidali amondarren erregeari (11,12-28)
- Jefteren promesa (11,29-40)
- Jefte, Efraimen leinuaren kontra (12,1-7)
ISRAELGO BESTE EPAILE BATZUK (12,8-15) (12,8-15)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ibtzan (12,8-10)
- Elon (12,11-12)
- Abdon (12,13-15)
SAMSON (13,1–16,31) (13,1-16,31)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Samsonen sortzea (13,1-25)
- Samsonen ezteiak (14,1-20)
- Samsonen mendekua (15,1-8)
- Samson eta asto-matrailezurra (15,9-20)
- Samsonek Gazako ateak eraman (16,1-3)
- Samson eta Dalila (16,4-22)
- Samsonen heriotza (16,23-31)
DANEN LEINUA (17,1–18,31) (17,1-18,31)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mikaren santutegia (17,1-13)
- Danen leinua lurraldez aldatu (18,1-31)
BENJAMINEN LEINUA (19,1–21,25) (19,1-21,25)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gibeako bizilagunen gaiztakeria (19,1-30)
- Benjamindarrak zigortzeko borroka (20,1-35)
- Borrokaren xehetasunak (20,36-48)
- Benjaminen leinua berpiztu (21,1-25)