Erbi-ezpaina[1] sortzetiko aurpegiko deformazioa da, bereziki goiko ezpainekoa. Ezpaina eratzen duten bi edo gehiago prozesu enbriologikoak ez dira behar bezala fusionatzen eta ondorioz arrail-moduko bat geratzen da. Bakuna edo bikoitza izan daiteke (alde bat edo biak erasaten diren kontu).[2] Ezpainetako pitzadura enbrioiaren prozesu maxilar eta nasomedialaren fusio osatugabearen ondorioz sortzen da, eta jaiotza-akats ohikoenetako bat da (sortzetiko malformazioen % 15 inguru da). Sarritan, ahosabai-arrailarekin edo pitzadura palatinoarekin agertzen da.
Hizketaren eta hizkuntzaren atzerapenak: ezpainaren eta eztarriaren afekzioaren ondorioz, mintzatzeko zailtasunak egon daitezke.
Hortzetako arazoak: hortzeriaren garapen normalean izan daitezkeen zailtasunak.
Gainera, arazo psikologiko eta emozionalak ere gerta daitezke, ezpain leporinoak eta ahosabai-arrailak burmuinari edozein modutan eragiten ez dioten arren, aurpegia malformatzen duelako.[4]
↑(Gaztelaniaz)Corbo Rodríguez, María Teresa; Marimón Torres, María E.. (2001). «Labio y paladar fisurados. Aspectos generales que se deben conocer en la atención primario de salud» Rev Cubana Med Gen Integr 17 (4): 379-85..