Erbitegi Etxeberri baserria

Koordenatuak: 43°16′42″N 1°57′27″W / 43.278339°N 1.957508°W / 43.278339; -1.957508
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erbitegi Etxeberri baserria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°16′42″N 1°57′27″W / 43.278339°N 1.957508°W / 43.278339; -1.957508
Map

Erbitegi Etxeberri baserria, Gipuzkoako Donostia hiribururen hegoaldeko lursailetan dagoen baserri bat da. Astigarragako mugan dago, udalerri horretako Ergobia auzoko Okendotegi bidean eta Renferen trenbidearen alboan.

XV. eta XVI. mendearen artean eraiki zen, hortaz, hiriko eraikin zaharrenetakoa, batzuen ustez San Bizente eliza bera baina zaharragoa dela uste dute.

Eraikinaren aurrealdean harrizko arkupedun ataria eta armarria ikusgai dauzka, eta Migel Pérez de Erbeta izena irakur daiteke, hortik Erbitegi izena datorkio. Donostian oinetxea zuen batxilerra zen, Donostiako alkatea ere izana, haren Grazia Olazabal alaba Alonso Idiakezekin ezkondu eta San Telmo komentuaren eraikuntzaren bultzatzailea izan zen, gaur egungo San Telmo Museoa dagoen eraikina.

Eraikina ez zegoen babestua, hortaz, 2020an Adifek desjabetu zuen, baserria bota eta lursailetan AHTaren burdinbidea eraikitzeko asmoz. Ancora Elkarteak Donostiako Udaleko alderdi politikoei baserriaren kontserbazioa aholkatzen zuen ikerketa txostena igorri zien, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunekin ere helburu horretarako bildu zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]