Edukira joan

San Bizente eliza (Donostia)

Koordenatuak: 43°19′28″N 1°59′03″W / 43.32454°N 1.98411°W / 43.32454; -1.98411
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Donostiako elizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Bizente».
San Bizente eliza (Donostia)
Kultura ondasuna
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′28″N 1°59′03″W / 43.32454°N 1.98411°W / 43.32454; -1.98411
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1574 (egutegi gregorianoa)
Izenaren jatorriaBizente Zaragozakoa
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
BICRI-51-0005135
792

San Bizente Martiria, San Bizente izenaz ere ezaguna, Donostiako Parte Zaharrean dagoen eliza gotikoa eta parrokia da. Erlijio kultuaz aparte, Musika Hamabostaldiak bertan dauka egoitza nagusietarikoa.

1984ko abuztuaren 4an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

2023az geroztik, bertako apaiz arduraduna Pablo Ormazabal Albistur presbiteroa da[1].

1489 inguruan izandako sute baten ondoren, San Bizente eliza berreraikitzeko lanak hasi ziren. 1507an ebatzi eta esleitu zen diseinu berria eta 1574 inguruan amaitu ziren lanak. Diseinu asmoak ez ziren sekula guztiz amaitu, iparraldeko horma ez zen guztiz errematatu, eta agerian dauden hainbat koska ikus daitezke hor. Koska horietatik omen datorkie eliza horretan bataiatuei eta Parte Zaharreko zati horretan bizi direnei koxkero goitizena.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretaula nagusia erromanista da, lauki eta kaletartez nahasitako oina duelarik, 1583 eta 1592 bitartean egina, Anbrosio Bengoetxea eskultore gipuzkoarraren lana da, zeinaren estiloa San Bizente erretaularekin hasten da sendotzen (hala ere, Joanes Iriarte erretaula-egileak ere lagundu zuen lan honetan Bengoetxea).

Era berean Bengoetxearen egozten zaizkio tailla batzuk, sarrerako medailoi batzuk kasu (San Bernardo eta Magoen gurtza irudikatuz), eta Kristo bat kapera batean.

Felipe Arizmendiren 18. mendeko eskultura nabarmenak ere badiru elizak, bereziki "Animen medailoia" deritzona eta Ecce homo bat.

Organoa 1868an ezari zen, Cavaillé-Coll etxekoa da. Beirateak XX. mende hasierakoak dira, Maumejean lantegikoak (Biarritz).


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  1. (Gaztelaniaz) Nombramientos en la Diócesis de San Sebastián 2023. .