Eremu elektromagnetiko
Eremu elektromagnetikoa[1] espazioaren propietatea da, karga elektriko mugikorren abiadura-aldaketak eragindakoa. Karga elektriko batek, geldirik dagoela, eremu elektriko bat sorrarazten du bere inguruko espazioan. Karga mugitzen bada, eremu magnetiko bat ere sorraraziko du. Baina, bestalde, eremu magnetiko aldakor batek eremu elektriko bat ere sorrarazten du. Hala, esan daiteke eremu elektrikoaren eta magnetikoaren arteko elkarrekintzaren emaitza dela eremu elektromagnetikoa. Karga elektrikoa duten partikulen abiadura —adibidez, elektroiak— aldatzen denean (abiadura azkartzen edo moteltzen denean), eremu elektromagnetiko bat sortzen da. Eremu elektromagnetikoa espazioan existitzen dela kontsideratu, eta hura sorrarazten duten karga edo korronte elektrikoetatik aparte aztertu ohi da. Zenbait kondiziotan, eremu elektromagnetikoa energia elektromagnetikoa garraiatzen duen uhin gisa ere deskriba daiteke (uhin elektromagnetikoa). Eremu elektromagnetikoa bi eremu bektorialez osatua deskribitzen da: eremu elektrikoa eta eremu magnetikoa. Horrek esan nahi du eremu horiek adierazten dituzten bi bektoreetako bakoitzak espazioaren puntu bakoitzean eta une bakoitzean balio jakin bat duela. Eremu elektromagnetikoaren jokabidea Maxwellen ekuazioen bidez deskribitzen da Fisika klasikoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eremu elektromagnetiko zthiztegia.elhuyar.org
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |