Erfurteko komuneko istripua
Erfurteko komuneko istripua | |
---|---|
Mota | istripu egituraren hutsegite |
Data | 1184ko uztailaren 26a |
Kokaleku | Erfurt |
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua |
Pertsona hilak | 60 |
Erfurteko komuneko hondamendia 1184ko uztailaren 26an Erfurten gertatu zen ezbehar bat izan zen. Germaniako Erromatar Inperio Santu osoko noble batzuk San Petri Elizako areto batean elkartu ziren, eta euren pisu konbinatuaren ondorioz zorua erori zen, azpian zeuden komunetan eroriz. Dozenaka noble gorotz likidotan itotzea eragin zuen. Gutxienez 60 pertsona hil ziren istripuan.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis III.a Turingiakoa eta Konrado Magunziakoa artzapezpikuaren arteko gatazka, Henrike Lehoiaren porrotaz geroztik zegoena, areagotu egin zen, hainbesteraino ezen Henrike VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa erregeak, eskualdean zehar bidaiatzen ari zela Poloniaren aurkako kanpaina militar batean parte hartzeko, esku hartu behar izan zuen. Henriken Erfurten dieta bat deitzea erabaki zuen, eta negoziazioetara gonbidatu zituen beste pertsona batzuk[1].
Gertakaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Germaniako Erromatar Inperio Santuko nobleak bilerara gonbidatu zituzten, eta asko uztailaren 25ean iritsi ziren. Batzarra hasi zenean, nobleak eserita zeuden Santa Maria probostearen egurrezko zorua hautsi egin zen tentsioaren eraginez, eta jendea lehenengo solairutik erori zen sotoko komunera. 60 pertsona inguru hil ziren. Esaten denez, Henrike erregea, harrizko zorua zuen gela batean eseri zelako bakarrik biziraun zuen[2][3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Alemanez) Rundfunk, Bayerischer. (2011-07-26). 26. Juli 1184 : Erfurter Latrinensturz. (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ «RI IV,2,4 n. 2778, Friedrich I., 1184 Juli 25–26, Erfurt : Regesta Imperii» www.regesta-imperii.de (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).
- ↑ (Alemanez) Gabriel, Gottfried. (2013-08-05). «Fakten oder Fiktionen? Zum Erkenntniswert der Geschichte» Historische Zeitschrift 297 (1): 1–26. doi: . ISSN 0018-2613. (Noiz kontsultatua: 2020-07-24).