Edukira joan

Erica Liquete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erica Liquete
Bizitza
JaiotzaAlgorta1984ko martxoaren 2a (40 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkontatzailea, idazlea eta advertising person (en) Itzuli
Izengoitia(k)Sorgina Txirulina

sorginatxirulina.eus eta ericaliquete.com
Youtube: UCCLaplOYY957Jll_2xyqaRw Edit the value on Wikidata

Erica Liquete Villamor, Sorgina Txirulina izengoitiaz ere ezaguna, (Algorta[1], Getxo, Bizkaia, 1984ko martxoaren 2a) euskal ipuin-kontalari, idazle eta txirularia da.

Algortan jaio zen, baina Sopelara joan zen bizitzera[1], eta gero Bilbora[2]. Sopelako euskaltegian hasi zen euskara ikasten. 10 urte zituela, zeharkako txirula jotzen hasi zen[3]. Saxofoia ere jotzen du[4].

Sopelan bizi zenean, publizitate- eta komunikazio-agentzia bat (UKomunika) sortu zuen[1].

Euskara ikasten dutenei laguntzeko, bereziki haurrei eta gurasoei, ipuin elebidunak idazten hasi zen euskaraz eta gaztelaniaz, eta webgune pertsonalean argitaratzen[1][3]. 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako saio tematikoak eta familientzako tailerrak egiten ditu[2]. Ipuinak kontatzean, Sorgina Txirulina pertsonaiaren arropak erabiltzen ditu: pentagramaz eta notaz betetako gona zuria, bota eta kamiseta gorriak eta sorgin-txapel beltza[3]. Hainbat gai jorratzen ditu ipuinetan: euskara eta euskal kultura, ingurumena, genero-berdintasuna[3].

2018an, lehen liburua argitaratu zuen Agalir argitaletxean: Badator Sorgina Txirulina[5]. 2020an, Jelena (Elia) Berezhkovak Erica Liqueteren 11 ipuin egokitu eta izen bereko liburu elebiduna argitaratu zuen Errusian euskara ikasten dutenentzat[6].

  • Balendina astronauta (2017)
  • Eta gaur, zer jango dugu? (2017)
  • Euskararen musika (2017)
  • Malala, neska errefuxiatu baten istorioa (2017)
  • Mantxi Txoria. Ibilaldia (2017)
  • Mari Domingi (2017)
  • Nerearen musika jostailua (2017)
  • Pitz Pailazoa (2017)
  • Plisti-plasta (2017)
  • Ziripot, Miel Otxin eta Zaldiko (2017)
  • Klaseko lagunak (2018)
  • Udako oporrak (2018)
  • Flamenko margolaria (2019)
  • Hodei eta ilargia (2019)
  • Belarriak eta ahoak gero eta handiagoak (2020)
  • Teresa printzesa (2020)
  • Eneko Zaldiko (2021)
  • Aratuste Jauna eta Garizuma Andrea (2022)
  • Liquete, Erica. (2018). Badator Sorgina Txirulina!: Cuentos para aprender euskera junto a tus txikis. Editorial Agalir. ISBN 978-8494842047.
    • Hiru ipuinez osatuta dago: Animalien hizkuntza, Izaskunen baratzea eta Bizenta eta txoria.
  • Liquete, Erica; Berezhkova, Jelena. (2020). Идёт Соргинья Чирулинья = Badator Sorgina Txirulina. VKN. ISBN 978-5-7873-1642-1.
    • Hamaika ipuinez osatuta dago: Klaseko lagunak, Euskararen musika, Nerearen musika jostailua, Mari Domingi, Ziripot, Miel Otxin eta Zaldiko, Bizenta eta txoria, Eta gaur, zer jango dugu?, Flamenko margolaria, Izaskunen baratzea, Mantxi txoria eta Animalien hizkuntza.
  • Busker Juice. (2021)
  • Ama Sua. Mg Banda. Vinilo 10″ (2020)
  • Hamelin. MG Banda. Cd (2018)
  • Busker Juice. Maqueta digital (2017)
  • Bilbomatiks. Cd. (2015)
  • Skalones Banda. Maqueta 2012
  • Sopelako Ereserkia. (Uribe Kostako M.B)

Ipuin kontalaria festibaletan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Festival Narradores Orales de Segovia
  • Tan Cerca (Santander y Logroño)
  • Ahoz Aho
  • Literaktum
  • Olatu talka
  • Bazen behin
  • Domingos de cuento
  • Ibilaldia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Fernandez de Martikorena, Iñigo. «Erica Liquete: "Txikiek gurasoei euskara irakasteak motibazio-puntua ematen dio proiektuari"» Hiruka 2017-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  2. a b «Erica Liquete "Sorgina Txirulina"» Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  3. a b c d «Ipuinak, hizkuntzaren amu» Mantangorri 810: 4-5. 2019-01-12 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  4. (Gaztelaniaz) «¡Me presento!» Erica Liquete (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  5. «Badator Sorgina Txirulina» Radio Euskadi 2018-12-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  6. (Gaztelaniaz) Hernández, M. «Los cuentos en euskera de Sorgina Txirulina llegan a Rusia» Deia 2020-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]