Ernesto del Río
Itxura
Ernesto del Río | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1958 (65/66 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Ernesto del Río (Bilbo, 1954) bizkaitar zinema-zuzendaria da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, baina oso gazterik sartu zen zinemaren munduan: 1974an Deustuko Zine Kluba fundatu zuen, eta Bilboko Dokumentalen Jaialdiko zuzendaritzako kide izan zen hainbat urtez. Hainbat film labur egin ondoren, 1987an egin zuen lehen film luzea, El amor de ahora. Ondoren No me compliques la vida zuzendu zuen (1991), Lan Zinema ekoiztetxearekin lankidetzan. Etxe berarekin egin zuen Hotel y domicilio (1994), Bilboko giro baztertuetan gertatzen den istorio iluna.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013: Umezurtzak
- 2011 Valeria descalza
- 1995 Hotel y domicilio
- 1991 No me compliques la vida
- 1987 El amor de ahora
- 1983 El ojo de la tormenta (film labur)
- 1982 Octubre, 12
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.