Eroskeriari monumentua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eroskeriari monumentua
Ministry of Health
2019 Buenos Aires - Ministerio de Obras Públicas-3.jpg
Kokapena
Herrialdea Argentina
HiriaBuenos Aires
Historia eta erabilera
Irekiera1936
Arkitektura
Estiloa Art Décoa

Eroskeriari monumentua ("monumento a la coima") Buenos Aireseko (Argentina) 9 de Julio Etorbidean dagoen eskultura baten izen herrikoia da, antzinako Obra Publikoen Ministerioaren eraikinaren (gaur egun Osasun Ministerioa) apaingarrietako bat.[1]


Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin osoa.

Herri mailan izen hori eman bazaio ere, teknikoki ezin da monumentutzat hartu, ez baita apropos eroskeriari eraikitako eskultura, baizik eta eraikin baten apaingarri hutsa. Halere, izen hau oso hedatua dago, turismo gida ofizialetan agertzeraino.[2]

Urte askoan oharkabean pasatu bada ere, azken urteetan irudi hau Argentinan zein atzerrian Administrazioaren esleipenetan ohikoa den eroskeria salatzeko nabarmendu da.[3]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak estilo arrazionalista du,[4] baina art déco estiloko apaingarriak ditu, besteak beste eskultura hau. Bertan pertsona bat agertzen da, esku batean kutxa bat duela, eta bestea itzulita eta ahurra bistan, eskupekoa jasotzeko jarrerarekin.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatxadaren detailea; eskultura eskuin aldean ikus daiteke.

Eraikina Alberto Belgrano Blanco arkitektoak diseinatu zuen, eta Jose Hortalek (Arkitektura Zuzendari Nazionala zenak) abiatu zuen 1933an. Buenos Aireseko lehen etxeorratza izan zen (93 m. altu ditu, eta 22 solairu). Argentinako lehen telebista emanaldia bertatik egin zen, 1951ean, eta urte berean Eva Duarte Peronek ere lehendakariorde izateari uko egin zioneko hitzaldi famatua eraikin honetan eman zuen.[5]

Bertsio ofizialak horrelakorik aitortzen ez badu ere[6] (eskultura ez baita agertzen eraikinaren proiektuan, ez planoetan, ez inolako artxibotan) hainbat historialari eta arkitektoen ustetan, eskultura hau 1930eko hamarkadan Argentinako obra publikoen esleipenetan egon ohi zen eroskeriaren salaketa espontaneo bat izan zen. Batzuen esanetan ekimena Jose Hortalena izan zen, jasaten ari zen presioen aurrean: eraikinak 9 de Julio Etorbidearen planifikazioan traba egiten omen zuen. Halere 1936ean amaitu zen;[4] 9 de Julio Etorbidea, berriz, ez zen inguru horretaraino 1947ra arte ailegatu, eta 1980ean amaitu zen guztiz.[7] Gaur egun uste denez, eskultura bera Troiano Troiani artistak egin zuen.[8].

Eraikinari "Evitaren eraikina" ere esaten zaio gaur egun, 2010 urtean Cristina Fernandez Kirchner lehendakari peronistak bertan Eva Peronen irudi erraldoi bat instalatzea dekretatu baitzuen.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) De 2017, 8 De Marzo «La historia del desconocido “monumento a la coima”, único en el mundo y en plena 9 de Julio» Infobae . Noiz kontsultatua: 2019-11-07.
  2. (Gaztelaniaz) Aires, Ente de Turismo del Gobierno de la Ciudad de Buenos (2017-12-29) «Los 8 monumentos que tenés que conocer de Buenos Aires» Sitio oficial de turismo de la Ciudad de Buenos Aires . Noiz kontsultatua: 2019-11-07.
  3. (Gaztelaniaz) Hoy, Málaga (2018-07-08) «La historia de la estatua de la corrupción» Málaga Hoy . Noiz kontsultatua: 2019-11-07.
  4. a b Contreras, Leonel. (cop. 2005) Rascacielos porteños : historia de la edificación en altura en Buenos Aires (1580-2005) Comisión para la Preservación del Patrimonio Histórico Cultural de la Ciudad de Buenos Aires ISBN 9871037309 PMC 912647497 . Noiz kontsultatua: 2019-11-07.
  5. (Gaztelaniaz) Ventura, Bob (2019-03-31) «Adiviná en qué país está el Monumento a la Coima - Gente - Ser Argentino» Ser Argentino - Todo sobre la Argentina! . Noiz kontsultatua: 2019-11-07.
  6. Balmaceda, Daniel, 1962- (2012) Historias insólitas de la historia argentina Editorial Sudamericana ISBN 9789500738699 PMC 795896155 . Noiz kontsultatua: 2019-11-07.
  7. (Gaztelaniaz) Clarín.com «Avenida 9 de JulioHistorias de un ícono porteño» www.clarin.com . Noiz kontsultatua: 2019-11-07.
  8. (Gaztelaniaz) «El monumento a la coima, una leyenda urbana de más de 70 años de vigencia» www.lanacion.com.ar 2014-05-21 . Noiz kontsultatua: 2019-11-07.
  9. «CFK y Evita: el maravilloso mundo de las hadas», https://www.perfil.com/, 2011-7-27, . Noiz kontsultatua: 2019ko azaroaren 7a.