Erraztto jolasa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erraztto korroko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Muskildin, Zuberoan jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neska-mutilek eskutik elkarri heldu eta korroa eratzen zuten, erdian erratza zutik zeukatela. Talde osoa elkarrekin mugitzen zen erratzaren inguruan, eta halako batean, gutxiena uste zenean, norbaitek bultza eta erratza botatzen zuen eta halakoa kanpoan geratzen zen. Azkenean, bi baizik gelditzen ez zirenean, botatzen zuena suertatzen zen galtzaile. Urte guztiko jokoa zen, leku zelaietan egiten zena.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]