Errefrakzio
Errefrakzioa uhin bat bi ingurune banatzen dituen gainazalera iristean, bigarren gainazalera sartzen da uhin-higiduraren energiaren zati bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Errefrakzioa uhinaren abiaduraren aldaketaren ondorioz sortzen da eta gertatu dadin, bi inguruneek errefrakzio-indize ezberdina izan behar dute.
Errefrakzioaren legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errefrakzioaren legea edo Snell-en legeak honakoa dio:
- Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
- Eraso-angeluaren sinuaren eta errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri (n12) bigarren ingurunean lehenengoarekiko duen errefrakzio-indize erlatiboa deritzo.
Errefrakzioaren legea Willebrord Snel van Royen "Snell" fisikari herbeheretarrak ondorioztatu zuen eta aurreko guztia kontuan izanik, legearen adierazpide aljebraikoa honela enuntzia dezakegu:
non
- : Lehenengo ingurunearen errefrakzio-indizea
- : Bigarren ingurunearen errefrakzio-indizea
- (edo : Eraso-angelua
- (edo : Errefrakzio-angelua
- (orokorrean): .
Kasu berezi bat dago non errefrakzio-angelua 90º den eta normalarekiko perpendikularra irteten da izpi errefraktatua banaketa-gainazaletik justu-justu. Azken hau gertatzean eraso-angeluari () muga-angelua deitzen zaio, eta balio hori gaindituz errefrakzioaren ordez, islapena gertatuko litzateke. Fenomeno honi islapen osoa ere deitzen zaio.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Animazioa (Ingelesez)