Errekaleorreko parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Errekaleor ibaiko parkea
Errekaleor erreka.jpg
Errekaleor erreka Arkaiate parean.
Udalerria Gasteiz,  Araba

Errekaleorreko parkea ez da oraindik sortu, horretan dabiltza. Parke honen hegoaldea Olarizuko parkearekin egiten du muga eta bere iparraldea Salburuko hezeguneekin egiten du muga. Gasteizko ekialdean 2000ko eta 2010eko hamarkadetan sortutako auzoetatik (Larrein, Arkaiate) igarotzen da. Parke hau beharrezkoa da Eraztun Berdeko ekialdeko eta hegoaldeko parkeak lotzeko bere kokalekua dela eta. Errekaleor errekak lotura ekologikoa sakontzen du, eta Las Neveras muinoa, paisaiaren aldetik ikaragarri nabarmena denez, bisitatu beharrekoa da Eraztun Berdeko ikuspegi itzelak ikusi nahi badira.

Inguru hori egokitzea Salburuko hiri hedapenaren proiektuaren barruan dago. Lan guzti hauei esker Eraztun Berdearen azalera ingurune handi batean zabalduko da, 28 hektareatan hain zuzen ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]