Errementari kaleko murala
Errementari kaleko murala horma irudi bat da, Tolosako alde zaharrean aurkitzen den margo lana. Lan honen egilea Iñaki Moyua da, eta bertan, Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsari egiten zaio omenaldi.
Egilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iñaki Moyua izan da mural honen egilea. Iñaki 1971an jaio zen Tolosan. Bera da inauterietako euskarri eta ikono nagusienetako bat; izan ere, bera izan da Tolosako Inauterietan Ostegun Gizeneko txerrimobilaren eta Tolosako buruhandi eta erraldoien[1] egilea. Tolosarrentzat ezinezkoa da Inauterietan pentsatzea elementu garrantzitsuok gabe.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran esan den bezala, lan honen intentzioa Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsari omenaldia egitea da. Margo lan honetan, Peio Ziri-Ziri, Catalina de Tapia erraldoiak eta Ostiral-mehe (kokotxas) buruhandia ikusi ditzazkegu elkar. Bertan kolore argiak eta koloretsuak erabiltzen dira, Tolosako inauteriei erreferentzi moduan.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errementari kale bukaeran dago kokatuta, Plaza Berriko haurreskolako hormetako batean zehazki.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gigantes y cabezudos de Tolosa: los más queridos y los más temidos» turismoa.tolosa.eus 2019-09-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).