Errepublikaren Kontseilu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Errepublikaren Kontseilua (katalanez "Consell per la República") 2018ko urrian aurkeztu zen Kataluniako erakunde pribatua da, Belgikako legearen arabera eratua, 2017ko urriaren 27an aldarrikatu zen Kataluniako Errepublika gauzatu nahi duena [1]. Carles Puigdemont da bere presidentea.

Nazioarteko aurkezpena 2018ko abenduaren 8an egin zuten Bruselan Puigdemontek berak, Quim Torrak, Toni Comínek, Clara Ponsatík, Lluis Puigek eta Meritxell Serretek [2]

Kataluniako independentziaren alde lan egiteaz gain, Kontseiluak eskubide zibil eta politikoen defentsa sustatzen du.

Erbesteko gobernu gisa jardungo du hein batean Kontseiluak, lan politikoa egingo baitu, baina beti Kataluniako Generalitateko gobernuarekin batera [3]. Presidenteaz gain, erakundeak 7 kide ditu, eta bere zereginen artean katalan errepublika berriaren konstituzioa idaztea dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]