Carles Puigdemont

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Carles Puigdemont
Retrat oficial del President Carles Puigdemont (cropped).jpg
130. Kataluniako Generalitateko presidentea

2016ko urtarrilak 12 - 2017ko urriak 27
Artur Mas
Kataluniako Independentziaren Aldeko Udalerrien elkarteko presidente

2015eko uztailak 17 - 2016ko urtarrilak 15
Josep M. Vila D'Abadal Serra - Josep Andreu Domingo
Gironako alkate

2011ko uztailak 1 - 2016ko urtarrilak 11
Anna Pagans i Gruartmoner - Albert Ballesta i Tura
Gironako udaletxeko zinegotzi

2007 - 2016ko urtarrilak 11
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2006ko azaroak 10 - 2017ko urriak 27
Barrutia: Girona
Bizitza
Jaiotza Amer1962ko abenduaren 29a (54 urte)
Herrialdea  Katalunia
Bizilekua Brusela
Girona
Sant Julià de Ramis
Familia
Ezkontidea(k) Marcela Topor  (ekaina 2000 -
Hezkuntza
Hezkuntza-maila Baccalaureatea
Hizkuntzak katalana
gaztelania
ingelesa
frantsesa
errumaniera
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, militante politikoa eta politikaria
Lantokia(k) Bartzelona eta Girona
Enplegatzailea(k) Catalonia Today
El Punt  (1982 -
Agència Catalana de Notícies  (1999 -  2002)
Casa de Cultura de Girona  (2002 -  2004)
Lan nabarmenak Cata… què?
Kidetza Kataluniako Kazetarien Kolejioa
Kataluniako Gaztedi Nazionalista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa
Europako Kataluniako Alderdi Demokrata
IMDb nm4479759
http://www.carlespuigdemont.cat/
Signatura Carles Puigdemont.svg

Carles Puigdemont i Casamajó (Amer, 1962ko abenduaren 29) politikari eta kazetari katalana. Convergència Democràtica de Catalunya alderdiaren militantea, 2011tik Gironako alkatea da eta 2006tik Kataluniako Parlamentuan diputatua. Gaur egun Junts pel Sí talde parlamentarioaren partaidea da. 2016ko urtarrilaren 9an CUP eta Junts pel Sí arteko negoziazione ondorioz, Kataluniako Generalitatearen presidentea izateko hautagi bihurtu zen, Artur Masek kandidato izateari uko egin ondoren.

2016ko urtarrilaren 10ean Kataluniako Generalitateko presidentea izendatua izan zen, CIUko bere alderdikide eta ordurarteko presidentea zen Artur Masen ordez.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko ikasketak Amerren eta Collell barnetegian egin zituen (Girona). Kazetari moduan oso gazte hasi zen: hamasei urterekin, Los Sitios egunkariaren korrespontsala izan zen Gironan. Filologia ikasketak hasi eta utzi ondoren, kazetaritzan aritzeko. 1981ean, El Punt hasi zen lanean, erredaktoreburu izan arte. Presència aldizkarian ere lan egin zuen. 1994an Cata... què? Catalunya vista per la premsa internacional liburua argitaratu zuen.[1] Lan horretan, Kataluniari buruzko erreferentziak mundu osoko prentsan bildu zituen. 1999an, Generalitatearen enkarguz, Agència Catalana de Notícies (ACN) sortu eta zuzendu zuen 2002 arte. 2004an Catalonia Today egunkariaren zuzendaritza eraman zuen.[2]: hedabide horren helburua Kataluniako informazioa ingelesez zabaltzea zen. 2006an kazetaritza utzi zuen, politikan murgiltzeko.

Puigdemont 2015ean.

2006an, Kataluniako Parlamenturako hautatu zuten Gironan. 2007an Gironako alkatetzarako hautagaia izan zen baina ez zuen irabazi. 2011ren uztailaren 1eko hauteskundeetan, aldiz, irabazi egin zuen eta alkate izan zen: garaipen horrek PSCren ordu arteko hegemonia amaitu zuen.[3] 2015eko uztailean, Associació de Municipis per la Independència izenekoaren presidente izendatu zuten. Kataluniako Parlamenturako 2015eko hauteskundetan, Junts pel Sí koalizioaren Gironako zerrendan hirugarren postuan aurkeztu zen eta berriz ere diputatu akta eskuratu zuen.

Marcela Topor kazetari errumaniarrarekin ezkonduta dago eta bi alaba ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carles Puigdemont