Errodrigo Zaratekoaren kantua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errodrigo Zaratekoaren eresia» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Errodrigo Zaratekoaren kantua XV. mendeko balada da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahozko tradiziotik bide datorkigun egile ezezaguneko balada hau Ibarguen-Cachopin kronikan (1570-1620) bildu zirenetako bat da. Edukia 1448 eta 1468 urtekoa da, Errodrigo Zaratekoa bizi zen garaikoa, eta koplak bera hil zenekoak dira.

Kronikan bilduta dauden beste euskal testu asko ez bezala, hau oharkabean ez zen aurkitu Julen Arriolabengoak ezagutzera eman zuen arte.[1]

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arma escuduac on dira dardos,
pareric estabe canporacos,
çaratearrac galdu ei dabe Marquia-Çuya çeculaco.


E[rrodrigo] Çarateco, selan xuga[.]a sindean
jaun Juane Abendañocogas gudua arçen sanean,
bi milla guiçon oi ditus bere lelengo deiean,
lau milla bere baleduque premia letorrenean,
Cortaçarretarrac delanterea, Ibarguendarrac urrean,
Gastelan Sarmientuarric asco, es pareric arean,
jaun Asençio Guebaraco ganean darda ordean,
Billela ta Arteaga, anage onac urrean,
saldusunac on[...... ]rrenean,
onac arin, gog[oa] sendo, arerioaen asean.
Errodrigo Çarateco saldi urdinaen ganean,
bosteun caxcabel urregorrisco saldiac idurenean,
carrerea laster eroean Erbitegui ganean,
arerioac ur jarraica arrebearen semea,
ona chipi, orpo laster, Abendanochea.
—Arren, echosu orain osaba, bixeoc justa gaitean.
—Echi eguidac orailloba, gau bixiric noean,
neure biçian enoaque Urquiçuren contrean,
omenaje eguingo joat biçia dodan artean,
bela vic sar naxaitec Billa Realgo torrean.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]