Ahozko euskal literatura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ahozko euskal literatura (edo, oso gutxitan erabiltzen den forma, euskarazko ahozko literatura) oroimenean oinarritzen den eta ahoz aho transmititzen den euskal literatura mota da.

Hizkuntza guztietan, funtzio poetiko guztia ahozko jardunean gauzatzen da hizkuntza idatziaren aurretiko garaietan; beraz, ahozko literatura idatzizkoa baino lehenagokoa da, eta, gizakia gizaki denetik, denbora gehien-gehienean ahozkoa izan da literatura guztia. Gainera, idatzizko literatura hasi eta gero ere, ahozko literaturak existitzen jarraitzen du hizkuntza guztietan, abestietan bereziki.

Ahozko euskal literaturako tradizionalean sortuak dira herri-kantuak, kopla zaharrak, erromantzeak (baladak), ipuinak, bertsoak... Eta gaur egun ere sortzen direnetakoak dira bertsoak eta euskal abestiak.

Baladak (erromantzeak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Baladak»

Gertaeren berri kontatzean oinarritzen dira, eta, literaturako generoen artean, epika deritzon sailean sartzen dira. Oroimena izan dute oinarri; horregatik, metrikaz eta errimaz kantatzen dira, memorian gordetzea errazago izan dadin. Naturako irudiak erabiltzen dira lehen bi lerroetan, normalean. Edukiari edo historiari begiratuz, honela sailka ditzakegu:

  • Eredu epikoa: XV. - XVI. mendeetakoa. Gaitzat hartzen dituzte Erdi Aroaren bukaerako gudak, jauntxoen ekintzak eta bizi-giroa, eta banderizoak (dorretxeetan bizi ziren jauntxoen alde borrokatzen ziren soldaduak). Eredu horretakoak ditugu Beotibarko gudua, Bereterretxen khantoria eta Alostorrea.
  • Eredu epiko-lirikoa: XVII. mendekoa. Guduak eta maitasuna dituzte kontagai, eta ezin dira garaiko kronikatzat hartu, ez baitira oso zehatzak. Adibideak: Neska ontziratua, Peru gurea.
  • Eredu lirikoa: XVIII. mendekoa. Gaiak sinbolopean emanak datoz, eta elkarrizketa bidez agertzen dira. Amodioa dute ia gai bakartzat, eta gehienak Ipar Euskal Herrian bildu dira: Maitia, nun zira, Oreina bilakatu neska[1] eta abar.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopla zaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kopla zaharrak»

Usadio zaharretan oinarrituak, egiteko soziala dute, zenbait ospakizunetan abestekoak direlako; Santa Ageda, Urte zahar eta berrian, Olentzeron... Berezitasunak:

  • Formula edo klixe jakin batzuei jarraitzen diete: hasierako agurra, santuaren edo jaiaren aipamena.
  • Baladetan bezala, naturaren aipamen ugari.
  • Bertsoetan bezala, eskemak ere uzten dio lekua bat-batekotasunari. Adibidez, Santa Agedan, beti koplez gain, bakarlariak beste zenbait inprobisa ditzake. Gainera, neurri handia eta txikia bereizten dira, zortziko txikia kopla txiki bikoitza baino ez delarik.

Oles egiteko kantak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur kantak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrei zuzendutako kantak dira. Batzuetan haurrek beren jolasetan abesten dituzte, baina beste askotan helduek kantatzen dizkiete haurrei. Sarritan kantu hauen hitzak errazak eta errepikakorrak izaten dira, haurrek errazago ulertu eta ikas ditzaten. Ahozko literaturaren funtzioetako bat komunitatearen jakintzaren transmisioa bada, haur kantetan helburu hori are eta nabarmenagoa da: haurrei tokiko kultura eta ohiturak helarazi eta gizarteratzeko erabili izan dira haur kantak.[8] Adibidez, Azkoitian jasotako kanta hau:

Grabazio hau Azkoitian egin zen 2010. 61 urteko emakume baten bertsioa da.

Ez da gauza erreza

kirikiriken, kirikiriken

ez da gauza erreza

ama gezurtatzen

Kirikirikendu dana jakiten du

Kirikiriko zer dan badaki

kirikiriko ko ko ko dan dan esaten dio (bis)

Euskal haur kanta asko tradiziotik jasoak dira; belaunaldiz belaunaldi, ahozko transmisioa medio, gaurdaino iritsi dira. Kantu hauetako asko gordeta gelditu dira Resurreccion Maria Azkueren Cancionero popular vasco (1918), Aita Donostiaren Euskal Eres-Sorta. Cancionero Vasco (1922) edo Ahotsak proiektua[9] bezalako lanei esker. Gainera hainbat musikarik eta taldek argitaratu dituzte kantu hauen bertsioak.

Azken hamarkadetan kanta berri ugari sortu dira euskaraz haurrentzat. Sortzaile hauetan esanguratsuenetarikoa Imanol Urbieta izan da.

Jolas egiteko kantak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrek beren artean edo helduek haurrekin jolas egiteko erabiltzen dituzten abestiak dira.

Sehaska kantak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sehaska kantak edo lo kantak haurrei, lo harrarazteko, abesten zaizkien erritmo geldoko kantak dira. Munduko kultura guztiek dituzte lo kanta propioak, tokiko egitura erritmikoetara eta beren folkloreko melodietara egokituak.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bertsolaritza»

Bat-bateko bertsolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • XX. mendearen hasieran, bertsolaritza gutxietsi egiten zen.
  • Hizkuntza aldetik nahasia, erdarakadaz josia, taberna eta sagardotegietan askotxo zurrupatu ondoren kantatua.
  • Moral aldetik ere oso eredugarriak ez ziren bertsoak.
  • Eusko Ikaskuntzak 1930ean egindako biltzar batean, Manuel Lekuonak hitzaldi gogoangarria egin zuen, ahozko literaturaren ezaugarriak goraipatuz. Egitura aztertu zuen, eta ondorengo ezaugarri hauek laudatu:
    • Forma aldetiko perfekzioa
    • Irudien mugimendu azkarra
    • Elipsi hunkigarriak
    • Lokailurik eza
    • Denbora eta logika berezia
    • Logikaz gaindiko loturak
    • Erritmoa
    • Mezu nagusia bertsoaren amaieran
    • Lau, bost, bederatzi errimako bertsoak
  • Bertsolariak sagardotegietatik atera eta aretoetan sartu zituen Euskaltzaleak izena zuen talde batek. 1935ean egin ziren Euskal Herriko lehen bertsolari txapelketak. Gerra garaiko eta gerraondo luzeko ezaldiaren ostean, 1960tik aurrera, Euskaltzaindiak antolatu zituen. 1986az geroztik, Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu.

Bertsolaritzaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Entzuleria homogeneoko eta oihartzun sozial apaleko bertsolaritza (1960-1979): Azpillaga, Jon Lopategi, Xalbador...
  2. Entzuleria anizkuneko bertsogintza (1980- ??)

Bertsopaperak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bertso jarri»

Paperean idatziriko bertsoak dira, honela, iraupenerako bermea eskaintzen zaio eta. Bat-bateko bertsolari ospetsuei egindako enkargu gaiztoak dira gehienak, gertaera bitxi baten berri emateko, norbait iraintzeko eta ondoren, ferietan saltzeko. Jakingarriak.

  • Iparragirre, Bilintx, Xenpelar, Txirrita, Enbeita... hauen bidez ezagutzen ditugu. Hala ere honek ez du bat-batekoan ibiltzen ez zirenik, frogarik ez dugula, baizik.
  • XIX. mendean Anton Abadiak antolatutako lore jokoak bultzada handia izan ziren.
  • Bertsolarien moldean idazten ziren, gero jendeak kantatzeko eginak ziren eta.
  • J. M. Lekuonak ahozkoaren eta idazlearen estiloa kontrajartzen dituelarik, erdi-ahozkotasuna aipatzen du.
  • XIX. mendearen bukaerako gai nagusiak hauek dira: foruen galera, euskal emigrazioa, euskara, euskaldunok elkartu beharra... Badira, orobat, kontaera soilak direnak (Pasaiako plazatik, Xenpelar).
  • Herri kantu bihurtu dira.

Tradiziozko ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Tradiziozko kontaketak»

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alegiak, ikasketa morla bat duten kontakizun laburrak dira. Ikaskizun hau bertsotan egon ohi da errepikatua izan dadin. Orokorrean, protagonistak hitz egiten duten animaliak izaten dira. Gaur egun, Sarasolak honela ematen du alegiaren definizioa: “Ipuina edo elezaharra, gehienean hitz neurtuetan moldatua, pertsona gisa jokatzen diren animaliak edo gauzak agertzen direna eta ondoriotzat ikasbide edo irakaspen morala ematen duena” (Euskal hiztegia, 2007). Eta Xabier Altzibarrek berriz, Euskaltzaindiak argitaraturiko Literatura terminoen hiztegian (2008: 30), honela: “Alegiak kontakizunak dira, maizenik abereak dira protagonistak, eta irakastea dute helburu (bizitzako gauzak, ohitura onak eta abar). Kontakizunari aterabide morala darraio, bukaeran formulatua batzuetan (gazt. moraleja, fr. moralité)”.

Alegiek, zenbati jokabide etiko salatzen eta sustatzen dituzte. Pertsonaiei dagokionez, gutxi izaten dira eta normalean kontrako joera duten bi pertsonaia nabarmentzen dira Normalean ikaskizuna kontakizunaren amaieran agertu ohi da. Sustraiak ahozko literaturan dituzte eta askotan liburuetatik ahozko kulturarako saltoa eman dute. Gaur egun, alegiak liburuetan argitaratzen direnean, irudi erakargarriekin egiten ohi dira.

Honako hauek dira alegiak idatzi dituzten pertsonai ospetsuetako batzuk: Jean de La Fontaine (1621-1695), Tomás de Iriarte (1750-1791) eta Felix Maria Samaniego (1745-1801).


Adibideak-[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atsotitzak (emakume zaharren hitzak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Atsotitzak»

Atsotitzak edo Esaera zaharrak herri-filosofiaren bilduma direla esan izan da. Ez dira atzo goizeko kontuan, Aristoteles Greziako filosofoak esana da "esaera zaharrak laburrak eta atseginak direlako gorde direla eta gordetzeko eran asmatu eta antolatuak izan direla".

Edukian, trinko eta aberatsak izaten dira: bizitzak, heriotzak, lanak, eguraldiak, izaerak eta abarrek dute isla atsotiz edo errefrauetan. Urte eta gizaldi askotako bizieraren eta pentsakeraren berria jasotzen dute, laburbildurik.

Formari dagokionez, bi ezaugarri nabarmen behintzat badira:

Laburrak izaten dira. Ideiak nabarmenago geratzen dira era labur eta trinkoan emanda. Gainera, gogoratzeko, memorian gordetzeko aproposak dira esaldi laburrak.

  • Memoriari laguntzeko, hoskidetasuna (errima), erritmoa, kontrastea, paralelismoa, korrelazioa eta beste baliabide literario batzuk erabiltzen dituzte. Dena den, baliabideak ez dira nahitaezko, eta baliabide bat baino gehiago ere erabil daitezke, hala nola atsotiz honetan: "Amorezko ezkontza, dolorezko bizitza". Hor, hoskidetasunaz gain, paralelismoa ere badago. Hona hemen batzuk, erakusgai:
Hoskidetasuna: Bukaera berdinak lotura logiko baten ildoan jartzen gaitu.
"Abenduko eguna, argitu orduko iluna da"
"Egik on, eztakiala non"
"Kalean uso, etxean otso"
"Balego eta balitz, elkarren atzetik dabiltz"
Korrelazioa: Nola (ko)... hala (ko) horiek kausalitatearen aitorpen dira:
"Nolako bizitza, halako heriotza"
"Nola soinu, hala dantza"
"Nolako zura, halako ezpala"
"Zenbat buru, hainbat aburu"
Kontrastea: Ideak nabarmenago ageri zaizkigu kontrastean:
"Erraz irabazia, erraz xahutu"
"Errementariaren etxean, zotza burduntzi"
"Ardo gozoak lau begi eta oinik ez"
"Beleak zozoari ipurbeltz"
"Batek mila eta milak batere ez"

Inauterietako antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maskaradak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Maskaradak»

Kristautasunari loturiko jatorria duen antzerki herrikoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marijesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Marijesiak»

Pastoralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pastoralak»

Pastorala Zuberoan ospatzen den herri-antzerkia da, kanpoan, herriko plazan, hartarako nahita jarrita dagoen antzeztoki edo triate baten gainean ematen dena. Antzezpena, hasieratik amaiera arte bertsoz kantatzen da, Zuberoako euskaran.

Duela gutxi arte, edo herriko gizonezkoek bakarrik, edo, gutxiagotan, herriko emakumezkoek bakarrik antzezten zuten, baina azken urte hauetan gizon-emakumeek parte hartzen dute haietan. Antzerki emanaldia, berez, süjet edo pertsonaia nagusi baten bizitzan oinarritzen da eta gaiztoen eta onen arteko borroka baten arabera egituratua da.

Seguru aski Erdi Aroko antzerkian du jatorria, nahiz eta lehen idazkiak XVII. mendekoak izan. Horrek adierazten du ahozko literaturan garrantzi handiko adierazpidea zela. Lehenagoko aipamenak dauden arren, zalantzarik gabe datatutako pastoralik zaharrena "Sainte Elisabeth de Portugal" da, 1750ean Eskiulan antzeztu zena[10].

Urtero Zuberoako herri bati egokitzen zaio udan pastorala bi alditan antzeztea.

Ahozko literaturak idatzizko literatura garaikidean izan duen oihartzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badago Euskal literatura garaikidearen musikalari eta idazleak erabiltzen dituztela antzinako baladak. Hurrengoak dira batzuk

Ahozko literaturak musika garaikidean izan duen oihartzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Jon Juaristi. "La balada vasca de la muchacha ciervo", ASJU, 1987
  2. Ahetzeko anderea
  3. Aldaztorrea. R.M. Azkuek jasoa
  4. Alostorrea
  5. Bereterretxen khantoria
  6. Jon Kortazar. "Neska ontziratua baladaren inguruan"
  7. (Gaztelaniaz) Koldo Biguri, «El tema del cambio de sexo en la literatura vasca de tradición oral», Memoriae L. Mitxelena magistri sacrum, (I) ASJU 14 (1991).
  8. Paya, Xabier (PDF), Ahozko Euskal Literaturaren Antologia, 131-. orrialdea.
  9. Ahotsak.
  10. Jean-Louis DAVANT: Pastoralaren historiaz (I/II) Euskonews.com

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]