Errolanen adarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errolanen adarra
Ekoizpen-lekuaItalia
Historia
SorreraXI. mendea
Ezaugarriak
Dimentsioak9,5 (diametro) × 52 (luzera) cm

Errolanen adarra olifante bat da, ehiza edo gerran erabiltzen zen adar bat, boliz egina eta oso apaindua, ustez Errolanek berak Orreagako guduan jo eta erabili zuen adar benetakoa. Mendeetan Tolosako eliza batean erlikia gisa gurtua izan zen, eta 21. mendean Paul Dupuy museoan dago hiri berean.

Azterketa historiko-artistikoak argitu du ezinezkoa dela 8. mendekoa izatea, Orreagako garaikoa, eta aldiz 11. mendean koka daitekeela bere langintza, Italia hegoaldeko Salernoko lantegietako estiloan. Roberto Guiscard normandoak Salerno garaitu zuelarik 1076an, Saint-Sernin elizan egon zen, Tolosako Kondeen opari gisa. Iraultza Frantsesaren garaian adarrak zeuzkan zilarrezko goarnizioa galdu zuen, eta harrezko udalaren bildumetan egon zen[1]. 20. mendetik Paul Dupuy museoan dago.

Errolanen kantuan aipamena jasotzen du adar ospetsuak.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «18036 Cor de Roland» 2000ans2000images.toulouse.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-11).
  2. (Frantsesez) «La Chanson de Roland/Léon Gautier/Édition critique/Laisse 135 - Wikisource» fr.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]