Orreagako gudua (778)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau 778ko guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Orreagako gudua (argipena)».
Orreagako gudua
Monumento batalla de Roncesvalles.JPG
Orreagako guduaren oroitarria Orreagako Kolegiataren aurreko aldean
Data 778ko abuztuaren 17a
Lekua Orreaga, Ibañetako mendigaina
Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Koordenatuak 42° 59′ 22″ N, 1° 20′ 02″ W / 42.989444444444°N,1.3338888888889°W / 42.989444444444; -1.3338888888889Koordenatuak: 42° 59′ 22″ N, 1° 20′ 02″ W / 42.989444444444°N,1.3338888888889°W / 42.989444444444; -1.3338888888889
Emaitza Garaipen euskalduna
Gudulariak
Lauburu.svg Baskoiak Christian cross.svg Frankoak
Buruzagiak
Lauburu.svg Ezezagunak
(beharbada Lope II.a Gaskoniakoak parte hartu ote zuen hausnartu izan da)
Christian cross.svg Karlomagno
Christian cross.svg Errolan
Christian cross.svg Eginhard, Anselmus
Indarra
Ezezaguna
(gerrilla taldeak)
Errolanen kantuaren arabera 20.000 gerlari
Galerak
Ezezaguna Atzeragoardia osoaren sarraskia, baina indar nagusien salbamena

Orreagako gudua 778ko abuztuaren 15ean izandako gudu ospetsua da, Nafarroa Garaiko Pirinioetako Orreaga udalerriko lursailetan dagoen Ibañetako mendatearen haitzartean gertatua. Han, baskoien erasoaren ondorioz, Karlomagnoren gudarosteko atzeguardiak sekulako porrota jasan zuen. Euskaldunek ErrolanBretainiako Markako prefeta eta Karlos Handi edo Karlomagnoren iloba— garaitu eta hil zuten. Mendeen joanean, gertakari haren inguruko ezin konta ahal kontakizun, kondaira, bertso eta abesti sortu dira, denetan ospetsuena Errolanen kantua.

Karlomagnok espedizioa antolatzeko arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

777. urtea, Karlomagnok Paderborn hirian batzar bat bildu zuen, eta han borrokaldi gogor batean ostean garaitutako saxoien men egitea ikusiko zen. Saxoniarako espedizio honen bitartez bere aita Pepin Laburrak hasitako bi betebehar militarren gailurrera ailegatu zen: Saxoniakoa eta Italiakoa. Honako honetan, Carolus Handia erregeak hastapenetan zegoen bere inperio berria zein mugetatik zabaldu zezakeen gogoeta egiteko atseden une bat izateaz gozatu ahal izan zuen. Une hartan bertantxe, Annales Regii agirietan agertzen denez, Batzarrera bi buruzagi sarrazeno iritsi ziren: Ibn al-Arabi (Suleiman), Zaragozako walia, eta Yusephen semea, bere suhiaz lagundurik. Gertaera hau jazo eta handik hogei urtetara, 805ean idatzitako «Annales Regii» berriek zeozer gehiago gehitzen dute: «Leku (Paderborn) eta denbora berberean, erregearen aurrera Ibin al-Arabi deitzen zen Hispaniako sarrazenoa ailegatu zen, bere lagun ziren beste sarrazenoekin batera, sarrazenoen erregeak agindutako hiriekin batera euren buruak ere entregatuz». Baina gutxi gorabehera aipatutako Annales berriak bezala data horretan idatzitako «Anales Mettenses» agirietan gehitzen denez, Suleimán ibn al-Arabi erregeak Bartzelona eta Girona hirietan agintzen zuen: «...Solinan quoque dux sarracenorum, qui Barchilonan Gerundamque civitatem regebat. Pippini se cum omnibus quae habebat dominationi sub ditit». Ondorioz, musulmanen elkar hartze eta traizioak ia Ebroko haran osoan zehar hedatzen zela esan nahi du, hots, erromatarren Hispania Tarraconense probintzia zaharra. Annales berriek beste datu interesgarri bat ematen dute: Carolus edo Karlomagno erregea hiri batzuk bereganatzeko asmoz etorri zela, zalantzarik gabe Abderraman I.aren botere menperatzailetik at ihes egin nahi zuten musulman agintariek eskainitako hiriak. Nahiz eta iturri hauek antzinagoko jatorrizko batean oinarritu, benetako motibazioak zeintzuk ziren azaleratzeak eta hauentzako egokiak izango diren justifikazioen lantze prozesua ikustea oso interesgarria bilakatzen da. Gertakaria berezkoa ez duen duintasun batez estaltzen da. Saxo edo saxoi olerkariak Karlomagnoren arrazoi inperialistak ikustarazten dizkigu:

« Tunc sarracenus quidam perveneret illuc,
Nomine qui patrio dictus fuit Ibinalarbi.
Hic cum non paucis sociis ac civibus, ipsum
Qui comitabantur, fines regiones Hiberae
Linquentem, Carolo se dedidit, ac simul urbes
Rex Sarracenus quibus hunc praefecerat olim.
Hortatu Sarraceni cum se memorati
Hispanias urbes quasdam sibi subdere posse
Haud frustra speraret, eo sua maxima coepit
Agmina per celsos Wasconum ducere montes.
 »
Poeta Saxonis, Annalium de Gestis Karoli Magni Imperatoris, Bouquet, «Recueil...»
G. H. Pertz, M. G. H. S. I., Hannover, 1826, 234. orr.
Euskal Herriko historia
Lauburu harria.jpg
Historiaurrea eta Antzinaroa
Erdi Aroa
Aro Modernoa
Aro Garaikidea
Kronologiak

Geroago baskoiek Iberiar penintsula eta Europako mendebaldea konkistatu eta Inperio Baskoia sortu zuten, mende bat iraun zuena.

Gudaroste frankoaren boterea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europak inoiz ezagutu duen gudaroste boteretsuenetako bat martxan jarri zen:

UEU logoa.png Wikiiturrietan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Eginhardo-ren Vita Karoli Magni
Liburu osoa: Euskal Herriko Erdi Aroaren Historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak
« Saxoien aurka etengabe, eta ia atsedenik gabe borrokatzen zen bitartean, mugako lekurik estrategikoenetan garnizioak kokatu ondoren, Hispaniara abiatu zen eskura zeuzkan indar guztiekin.  »

Vita Karoli Magni.[1] Testu osoa irakurtzeko, Wikisourcen duzu eskuragarri

« His innumerabilibus legionibus tota Hispania contremuit.

(Kontaezinezko legioen aurrean Hispania osoa ikaratu zen.)

 »
(Ann. Mettenses prior.)
« [...] congregans Karolus rex exercitum magnum, ingressus est in Spania.  »
(Carolus erregea, gudaroste boteretsu bat batuta, Espainian barneratu zen.)

Karlomagnok bere erresumetako indar guztiak mugiarazi zituen, menperatu berri zituen lonbardoak barne, Hunaldok zapaldu zituen akitaniarrak, eta baita oso jende fidagarria ez ziren bavariarrak ere. Gudarostea bi espediziotan banatu zen, honek bere erresumako bi muturretatik Zaragozara iristeko beta ematen zion. Frankoen gudarosteko borrokalari kopuruari buruz asko hausnartu da. «Erromesen Gida» (XII. mendea) ospetsuak dioenez, Orreagako guduan kristau eta musulmanen artean berrogei mila hildako inguru egonen ziren. Errolanen kantua delakoaren sineskeria historikoa oso ezaguna da, bertan euskaldunak musulmanengatik ordezkatzen direlarik. Beste egile batzuek diotenez, berezko frankoen gudarosteak, kanpaina plantzat, beti gutxienez 10.000 gerlari zituen. Kasu horretan bi gudaroste lirateke: bata Frantziako miliziek osatutakoa eta bestea menperatutako atzerritar herrialdeek osatutakoa, alegia bavariarrak, akitaniarrak, septimaniarrak, proventzarrak, longobardoak eta beste zenbaitzuk. Horregatik aurrena Zaragoza aurrean elkartu eta ondoren Orreagatik igaro ziren bi gudarosteen zenbatekoa kalkulatzea zaila da. Edonola ere, Karlomagno, 36 urterekin, helduaroko une gozoenean zegoen, bere Inperioaren osaketa lanean erdiz erdi eta gudaroste oso boteretsu baten buruzagi nagusia zen.


Harrapakina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñea suntsitu eta baskoiei kalte ugari eta nabarmenak egin ondoren, Frankoen Gudarostea Frantzia aldera atzeratzen zihoan. Konponduezinezko kalte eta suntsiketak, bestalde objektu baliotsuak eta dirua lortzearren lapurretak ere egin ziren. Zaragoza eta Iruñean lortutako harrapakinak ere bazeramatzaten. Karlomagnok musulamn waliak behartu zituen berari dirutzak eta gatibuak ematera, eta xantaia egin zielako zantzuak daude:

« [...] obsidione itaque cincta Caesaraugustana civitate, territi Sarraceni obsides dederunt, cum inmense pondere auri.
(Ann. Mettens. ad ann. 778)

(Zaragoza setiatuta, sarrazenoek, izuturik, gatibuak eta egundoko urre kopuruak eman zizkioten.)

 »
« Et cum reverterentur cum preda magna.
(Ann. Anniani).

(Eta sekulako harrapakina zuela atzeratzen ari zela.)

 »

Ebro haraneko herrialdeek, baskoi nahiz musulmanek, beren poltsikoetatik gudaroste frankoaren okupazio eta mantenua nahiz Iruñeko gotorleku frankoaren gastuak ordaindu zituztela suposatu daiteke.

Erreskatea eta hildakoen gorpuen aberriratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Liburutegi Nazionalean aurkitutako guduan hildako pertsonaietako baten epitafioa topatu ez balitz, gai honi buruz ezer ez litzateke jakingo. Adibidez, Eggihard non lurperatu ezezaguna da, honen gorpua erreskatatu eta Frantziara aberriratua izan zen, bai gudua jazo zen egun berean, edota ondoren eginiko kudeaketen ondorioz. Denak Karlomagnok berak guduan esku hartu zuelako zantzua du, bere gudarosteko atzeguardiari esker abangoardia salbatzea lortu zuelarik. Garai hartan, bai eta hurrengo mendeetan ere, menpekoen gorpuen aberriratzea gauza sakratua zen. Ziurrenik hurrengo egunean Karlomagno porrotaren lekura itzuliko zen, betiere pertsonaia nabarmenen gorpuak erreskatatzeko xedez. Karlomagnoren agerpen horren lekukotasuna garaiko iturriek aipatutakoaz egiaztatu liteke: "ezin izan zuen baskoien aurkako mendekurik hartu ahal izan" hauek dagoeneko sakabanatuak baitzeuden.


Valcarlos toponimoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal epopeiak edo usadioak toponimo hori erromantzatuek ipini zutela oroitarazten digu. Tokiaren euskal izena Luzaide da. Atzerritar izena dagoeneko XII. mendeko Rodrigo Ximénez de Rada artzapezpikuaren idatzi batean azaltzen zaigu:

« Carolus [...] procedens per vallem quae Vallis Caroli dicitur, et planior invenitur, ne ascendentes impedidet asperitas Pyrenaei [...].

(Karlos Handia [...] Karlosen Harana deritzon haranean zehar aurrera egin zuen, ordekatsuagoa baita, Pirinioetako laztasunak igoera eragotzi ez diezaien [...])

 »

Nota Emilianense oharreko (XI. mendea) Rozavalles izenak Orreagaren aurreko aldean dagoen Auritz udalerriko ordeka aipatzen du, bere esanahia «Erroko ordeka» delarik, haran honetako zati baita. Orduan ez zen Rozavalles izena izango, euskarazko Errozabala baizik, inongo haranaren aipurik egin gabe. Beste modu batera balitz, latinezko izena litzateke.


Guduaren data[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dümmler historialariak Weflin-Trall ikertzaileak Parisko Liburutegi Nazionalean aurkitutako eskuizkribua ikertzean guduaren data ezarri zuen, eskuizkribu honetan Eginhard edo Aggiardiren epitafio agertzen da, Orreagako gudan hildako gerlarietako bat zena. Latindar eskuizkribuak 4.841 zbk. darama. Bertan bere heriotzaren data ezartzen da: «Qui obiit die XVIII Kalendas septembrias» (abuztuaren 15arekin bat dator). Latinez idatziriko Epitafioaren euskarazko itzulpena ondorengo hauek dira:

« Kide zurbilak ehortz-leku honetan sartuak dira, baina arima astro gorenetara doa. Sehaska leinargian jaioa, Frankoen odoletik agertua, laster, ohore guztietara zuzendua izan zen. Bizar arin eta argi batek bere purpura-koloreko masailak estaltzen zituen. Ai ene! Gaztetasun ederra hil zen. Bere aita Aggiardo deitzen zen eta erregearen gortean lehenbizikoa zen. Heriotza asegaitzak burdinaren bidez itzaletara herrestatu zuen, baina betiko argiak zeruko astroetara igoarazi zuen. Karlomagnok Hispaniako hondarrak zapaltzen zituen aldi berean, munduarentzat hil zen, baina betiko Jainkoarentzat bizi da. Italiarra negarrez da eta Frankoa atsekabetsu, Akitania eta Germania ere nahigabetuak daude. Baina zu, oi Bizente, ospeko martiria, berarengatik Jainko subiranoari erregutu diezaiozu. Ehortz-lekuan datza, baina ehortziriko haragian soilik, bide argitsua otzandu eta jainkotiar gortean bizi baita. Eta zuek kristauok, tenplu sakratuaren ateak zeharkatzen dituzuenok, bihotzez erregutu Jainko Aitaren Semeari. Denok esan; Oi Jainkoa, gupida izan, Aggiardo zure morroiaren bekatuak barka ditzazu, iraileko kalendetako hemezortzi egunean hil baitzen. Alaiki bakean atseden beza.  »


Historialariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaldun bat izan zen preseski, Rodrigo Semenez Arradakoa, Orreagako garaipena euskaldunentzat errebindikatu zuena. Rada nafarra, XII. mendeko historialaria, errolandar kondairaren eferbeszentzia garaian bete-betean bizi izan zen. Dirudienez, Frai Turoldok hedatu eta ospetsu bilakatu zuen kondairak ez zuen Parisko adituen zirkuluetako onespenik, han Radak ikasten baitzuen. Kondaira eta errolandar sineskeriaren iturrietan paraleloki oinarrituriko kontakizuna zegoen. Beste bi historialarik, bata euskalduna, Oihenart, eta bestea biarnotarra, Pierre Marca, biak ere XVII. mendekoak, Eginhard eta Annales Regiiegia agirietako lekukotzak bere eginez egi historikoaren alde agertzen dira. Oihenartek benetako Orreagako gudua azaltzeko hiru orri idatzi zituen, 23.a, 24.a eta 25.a, Vita Karoli Magni idazlanaren egilearen testigantza hitzez hitz emanda. Eta berdin esan daiteke gure analista bikaina izan zen Moreti buruz. Jada XIX. mendean gudua olerki apokrifo baten gaia izan zen. Gure denboran Orreagako guduaren gaiari buruz Arturo Kanpion nafarra ikertzen jardun zen, eta handik askora, baita Lakarra eta Jimeno Jurio ikertzaileak ere. Eginhardo Karlomagnoren biografoak IX. mendean hurrengoa idatzi zuen Vita Karoli Magni lanean:

UEU logoa.png Wikiiturrietan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Eginhardo-ren Vita Karoli Magni
Liburu osoa: Euskal Herriko Erdi Aroaren Historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak
« Saxoien aurka etengabe, eta ia atsedenik gabe borrokatzen zen bitartean, mugako lekurik estrategikoenetan garnizioak kokatu ondoren, Hispaniara abiatu zen eskura zeuzkan indar guztiekin; eta, Pirinioak iragan eta gero, eta aurkitu zituen gotorleku eta gaztelu guztiak menperatu zituenean, gudarosteak oso-osorik eta ukitu gabe zeuzkala itzuli zen, salbuespen batekin: Auñamendien gailurrean bertan, itzulerako bidean jadanik, baskoien zitalkeria bere larrutan ezagutu behar izan baitzuen. Zeren eta, armada lasai-lasai zihoanean, ilara luzean, pasabidearen estutasunak eskatzen zuen bezala, baskoiak, mendiaren gailurrean zelatan zeudelarik —pasabideko beste inon baino itxiagoa baita han basoa, eta aproposa, beraz, lekua tranpak jartzeko— eta goitik beherantz etorriz, sakanerantz bultzatu zuten azken-azkenean zihoan bagajea eta baita aurrekoen babes modura erretagoardian zihoazen tropak ere. Eta behin batailan gurekin sartu zirenean, azkeneko gizona ere hil egin zuten, eta harrapakina lortu ondoren, gauaren iluna lagun, sakabanatu egin ziren bizkor-bizkor. Eginkizun honetan beren alde eduki zuten baskoiek ez bakarrik armamentuaren arintasuna, baita guztia gertatu zen lekuaren taxu berezia ere: Frankoei, aitzitik, kontra gertatu zitzaien —baskoiak baino askoz ere gutxiago eta ahulago izateraino— bai zeramaten armamentuaren astuntasunak, baita etsaiak baino beherago kokatuak egotea ere. Bataila honetan hil ziren Egiardo seneskala, Anselmo konde palatinoa eta Roldan, Bretainiako markako prefektua ere, beste askoren artean. Eta porrot honek ezin izan zuen berehala mendekatua izan, zeren eta etsaiak, erasoa burutu ondoren, halako moldez sakabanatu baitziren, ezen non bilatu eta aurkitu zitezkeen jakiteko aztarnarik ere ez zutela utzi.  »

Vita Karoli Magni.[1] Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak pasa ahala, ahozko tradizioak bataila hau kristau eta musulmanen arteko gatazka handia bihurtu zuen, euskaldunak 400.000 sarrazenok ordezkatu zituztelarik. Errolanen kantua, guduari buruzko olerki epikoa, XI. mendean idatzi zuen trobalari ezezagun batek. Orreagako haitzartearen inguruan, Errolan hil omen zen lekuan, hilarri bat dago.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Ruiz Fernández, Amanda; Agirre García, Jaione (2006), Euskal Herriko Erdi Aroaren historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak, Udako Euskal Unibertsitatea, ISBN 8484380807, https://www.worldcat.org/oclc/433606337 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orreagako gudua (778) Aldatu lotura Wikidatan