Erromanizazioaren museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromanizazioaren museoa
Museo de la Romanización (Calahorra) 2.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
UdalerriaCalahorra
Koordenatuak42°18′08″N 1°57′38″W / 42.302157°N 1.960684°W / 42.302157; -1.96068442°18′08″N 1°57′38″W / 42.302157°N 1.960684°W / 42.302157; -1.960684
Webgune ofiziala

Erromanizazioaren museoa (gaztelaniaz: Museo de la Romanización) Errioxako Calahorra hirian dagoen museoa da, Errioxaren erromanizazioa erakusten duena. K.a. II. mendearen eta k.o. V. mendearen artean erromatar kulturaren arrastoen ibilbidea egiten du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Calahorrako artxiberoa eta liburuzaina zen Gutiérrez Achútegui izan zen Calahorrako erromatarren garaiko hainbat objetu eta agiriren bilduma egin zuena 1924an[1]. Eskulturak, kerakimazko elementuak, arktitekturazko materialak, txanponak eta beste hainbat osagai zituen bilduma hark. Hiru espaziotan banaturik zegoen multzoa; udaletxean, katedralean eta Quintiliano ikastetxean.

1956. urtean udaletxeko eta katedraleko Udal liburutegian ezarri zen eta Museo Calagurritano izena eman zitzaion. 1973rako hamar erakuslehio zituen, horietako batean Calahorrako dama zegoen. 1984an Museoa inauguratu zuten Espainiako errege-erreginek[2]. 1993an Quintiliano ikastetxeko elementuak gehitu zitzaizkion eta 1994 eta 1995 artean Errioxako Museoan zeuden hainbat objetu ere ekarri ziren.

2009an Erromanizazioaren museoa Logroñon dagoen Errioxako Museoaren atal bihurtu zen.

Egoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Casa del Millonario" izenaz ezagutzen den jauregian dago museoa, Calahorrako alde zaharrean. 1930. hamarkadan eraiki zuen jabeak Loterian 3 milioi pezeta irabazi zuenean, hortik jauregiaren ezizena. Guztira 414 m2-ko azalera hartzen du hiru solairutan banatuta[3].

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoa "Casa del Millonario" jauregian kokaturik dago.

Calahorran eta inguruko aztarnategietan (Tirgo, Vareia, Tricio) egindako indusketetan aurkituriko osaiagaik erakusten ditu, eta hauen bidez garai hartako bizimodua azaltzen du[4].

  • Beheko solairuan:
    • I gela: zeltiberiar kultura azaltzen da. Keramikazko ontziak ikusten dira eta etxeko beste hainbat tresna. Bereziki aipagarria da zaldi baten irudia duen hilarria, Hormillejan aurkiturikoa[4].
    • II gela: erromatarren konkista azaltzen da. Calagurris-ek Sertorioren gerran izan zuen garrantzia erakusten da, hiriaren setioa eta suntsipena K.a. 72. urtean. Arma erromatar ugari daude, bi hilarri, soldadu erromatar baten bustoa eta miliario bat[4].
  • Lehenengo solairuan:
    • III gela: Erromanizazio prozesuaren barnean eguneroko bizitza azaltzen da. Etxe erromatar bat dago, "domus"-a, eta eraikuntza tresnak, ur hornidura, berogailu sistema, adreiluak, teilak eta arkitektura apaingarriak ikusten dira. Domusaren maketak ere badaude[4].
  • Bigarren solairuan:
    • IV gela: Erromatar garaiko merkatua eta jarduera ekonomikoak azaltzen dira; nekazaritza, abeltzaintza eta artisautza. ardoa eta olioa garraiatzeko tina eta anforak ikusten dira, eta pisua neurtzeko erabiltzen zituzten tresnak, besteak beste. Tricioko "terra sigilata"-zko objetu ugari ere badaude[4].
    • V gela: Bizimodu publikoa agertzen da; aisialdia, jolasak eta erlijioa. Gela honetan dago eskultura ezagunena den Calahorrako dama[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pascual, Rosa Aurora Luezas. (2017). «Museo de la Romanización en Calahorra (La Rioja): historia de la Institución» Boletín del Museo Arqueológico Nacional (35): 1655–1664. ISSN 2341-3409. (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  2. «Museo de la Romanización» www.ayto-calahorra.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Museo de la Romanización - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  4. a b c d e f «Museo de la Romanización, Calahorra» www.arteguias.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]