Erroseta (botanika)
Itxura
Erroseta edo hosto-erroseta arrosa itxurako hosto multzoa da, landare baten oinean edo adarretan elkarren ondoan hazten direnak.[1] Landare loredunetan, oin-erroseta da arruntena. Egitura hau zurtoin eraldatuaren adibidea da: adabetarteak guztiz laburtzen dira, eta hosto guztiak oinaldean elkartzen. Hori da urazaren, txikoria-belarraren eta zenbait landare zukutsuen kasua.[2].
Taxonomiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare familia ugarik dituzte errosetadun espezieak. Bereziki ohikoak dira familia hauetan: Asteraceae (txikoria-belarra, adibidez), Brassicaceae (aza, adibidez) eta Bromeliaceae.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hosto-erroseta. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-3-16).
- ↑ Botanika online : Loredunen ezaugarriak