Edukira joan

Landare zukutsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aloe vera baten hosto ebakia, likidoz beteriko barrualdea ikusgai.
Crassula ovata etxe barne batean.

Landare zukutsuak atal batzuk lodiak ala mamitsuak dituzten landarek dira, batez ere ura gorde ahal izateko klima lehorretan edo lur ezaugarri berezietan. Zukutsuek zurtoin edo hostoetan biltegiratzen dute ura. Definizio batzuek sustraiak ere kontuan hartzen dituzte zukutsuen taldean sartzeko. Zukutsuak apaingarri gisa erabiltzen dira, haien itxura ikusgarri eta bereziengatik.

Kaktusak ez dira zukutsutzat hartzen.

Ur bilketak itxura hanpatua edo mamitsua ematen die landare zukutsuei. Ezaugarri honi sukulentzia edo zukutsutasuna[1]. deritzo. Gainera, zukutsuek ura aurrezteko beste hainbat era ere izan dezakete, esate baterako:

  • krasuleazeoen metabolismo azidoa (CAM fotosintesia) ur galera gutxitzeko
  • hostorik ez, gutxi edo zilindriko-esferikoak
  • estoma kopuru urria
  • fotosintesia zurtoinetan, hostoetan ordez
  • hazkuntza trinkoa, txikia, kuxin itxurakoa edo esferikoa
  • saihets itxurako atalak, bolumen handitze lasterrak ahalbidetzeko eta eguzkialdeko gainazalak urritzeko
  • gainazal iletsua, arantzatsua edo argizariduna, inguru mikro-habitat hezea lortu ahal izateko, aire mugimenduak urritzeko eta, hortaz, lehortzea ekiditeko
  • sustraiak lurrazaletik hurbil, hezetasuna hartu ahal izateko zirimiri ahuletatik edo ihintzetik
  • mardul eta urez betea jarraitzeko ahalmena nahiz eta barne tenperatura handia izan (ad: 52 °C)
  • kanpo kutikula (azala) iragazgaitza[2]
  • gai muzilagotsuak, ur ugari gordetzen dutenak

Milaka zukutsu espezie daude, familiatan sailkatuak. Gehiengoak Aizoaceae, Cactaceae, Crassulaceae eta Euphorbiaceae dira, bakoitzean mila espezietik gora:

Familia Espezieak Eraldaketa anatomikoa Banaketa
Agavaceae300HostoakErdialdeko eta Ipar Amerika
Aizoaceae2.000HostoakAfrika Hegoaldea
Apocynaceae500ZurtoinaAfrika, Arabiar penintsula, India
Asphodelaceae500HostoakAfrika, Madagaskar
Cactaceae1.600Zurtoina, hostoak eta sustraiakAmerika
Crassulaceae1.300HostoakMundu osoan
Didiereaceae11ZurtoinaMadagaskar
Euphorbiaceae>1000Zurtoina eta hostoakMundu osoan
Portulacaceae?Zurtoina eta hostoakAmerika

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gaztelaniaz suculencia, frantsesez eta ingelesez succulence
  2. Compton, R.H.. Our South African Flora. Cape Times Ltd OCLC .222867742.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]