Erruda usaindun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erruda usaindun
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaRutaceae
GeneroaRuta
Espeziea Ruta graveolens
Datu orokorrak
Habitatsolutional cave (en) Itzuli

Erruda usaindun, boskoitza edo bortusaia (Ruta graveolens) errutazeoen familiako landare loreduna da. Landare ornamental gisa landatzen da, batez ere bere hosto urdinxkengatik eta beroa zein lehorrari erakusten dion erresistentzia dela eta.

Adar askoko zuztarra eta sortako lore horiak dituen landare hau 30-80 cm izaten da luze. Oso usain garratza darien guruin oliotsuak izaten ditu. Berez, Mediterraneo ekialdean eta Asia Txikian hazten da, baina baratzetan ere landatzen da, gero medikuntzan erabiltzeko.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]