Errukarria
Errukarria | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Jose Maria Iparragirre |
Izenburua | Errukarria |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
"Errukarria", euskalkian "Errukarriya", Jose Maria Iparragirreren abesti ezaguna da. Umore puntu batekin, abestiak garai batzuetan bizitzen zen gosea da; nolabait, janaria eta janariaren falta da gai nagusia. Abesti bakikotzat jo izan da,[1] umore beltzaren adierazpena.
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Protagonistak gure etxean janaririk sartzen ez dela dio. Baina gaur salbuespena izango da, jateto denetatik izango dugu. Zalantza bakarra ea dena jateko indarrik izango dugun. Interesgarria da XIX. mendeko txiroen otoruntza baten elementuak aipatzen dituela.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau da gurera heldu den bertsioa:[2]
Aspaldien ezta gure etxean
Ogirik ikusi,
Bañan gaur txitxi ta parra
Izango da noski.
- Gaur bai jana ta edana
- Labiru lena
- Jango otedegu dana
- labiru la. Ju!
Oso arlote bizi gera,
ezin osaturik;
zenbat aldiz eguerdian
oraindik baraurik.
- Gaur bai jana ta edana...
Marto opillak egiteko
arto egiteko,
aitak atzo saldu zuen
anega bat arto.
- Gaur bai jana ta edana...
Talo esnea jateko gu
gaude zaleturik;
sei talo jango nituzke
neronek bakarrik.
- Gaur bai jana ta edana...
Gure sabelak eske daude
au da miseria
Erdi gosiak dagona
Da errukarria.
- Gaur bai jana ta edana...
Pitxarra ere guretzako
izango da noski,
gure barrena alai
jarriko da aurki.
- Gaur bai jana ta edana...
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Iparragirre, 1987, 158 or.[1]
- ↑ https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/I/IparragirreEresiak012.htm
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jesus Maria Arozamena-Tomas Garbizu: Viejas canciones donostiarra. Donostiko kantu zarrak. Donostiako Aurrezki Kutxa, Donostia, 1971, 260-262 or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abestia Oskorriren bertsioan.
- Abestia Xeberriren bertsioan.
- Abestiaren partitura.