Edukira joan

Eskala kromatiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskala kromatikoa musika eskala mota bat da, Mendebaldeko musika eskalaren hamabi tonuerdiak barnean dituena. Mendebaldeko musika tradizionalaren beste eskala guztiak, eskala honen azpitaldeak dira. Nota bakoitza, ondoan dituenetatik, gorantz eta beherantz, tonuerdi batek banatzen du. Musika tonalean eta beste musika mota batzuetan, eskala hau ez da oso erabilia, goranzko edo beheranzko erabilera apaingarrian ez bada. Hauek, ez dute inongo zuzentze harmonikorik eta klixe kontsideratuak dira. Kromatiko hitza, musikariek ulertzen dutenaren arabera, eskala printzipalaren zati ez diren notatzat ulertzen da. Bai eta diatonikoak ez diren nota zehatz horiek deskribatzeko terminotzat ere.

Terminologia eta Historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziarrek, hainbat hitz erabiliz aztertzen zituzten generoak: diatonikoa, enarmonikoa eta kromatikoa. Azken hau, beste bientzako erabiltzen ziren kolore izenekin identifikatzen zen. Diatonikoa eta enarmonikoa, «beltza» eta «zuria» izendatzen ziren. Hortik dator kromatiko hitza. Genero kromatikoak, hiruko minor bat zuen goian, eta bi tonuerdi, behean, muturren artean, lauko zehatz bat osatuz. Hala ere, antzinako greziarrek erabiltzen zituzten hitzen artean, oraingo kromatikoari dagokion hurbileneko hitza pyknon zen. Horrek genero enarmoniko eta kromatikoen dentsitatea (kondentsazioa) esan nahi du.

David Copek, hiru kromatismo modu deskribatzen ditu: modulazioa, bigarren mailako tonalitateetatik hartutako akordeak eta akorde kromatikoak (hala nola seiko igotako akordeak).

Akorde kromatikoen zerrenda

  • Ondoko tonalitateen dominatzaile diren zazpiko akordeak, tonalitate horiek modulatzeko erabiliak
  • Igotako seiko akordeak
  • Seiko napoliar akordeak, azpidominatzaile kromatikotzat
  • Zazpiko jeitsitako akordeak
  • Aldatutako akordeak
  • Akorde zabalduak
    • (Shir-Cliff, etab... 1965)

Beste kontu kromatiko batzuk

  • Beheko modua tonalitate nagusietan (modu nahasketa)
    • (Shir-Cliff etab... 1965)

XIX. mendearen bigarren erdian tonalitatea zabaltzen joan zen heinean, akorde konbinaketa berriekin, erabiltzen ziren tonalitate eta harmoniak, eskala kromatikoak eta kromatismoa, sarriago erabiltzen hasi ziren Richard Wagner opera konposatzailearen musika lanetan bereziki. Tristan eta Isolda operan, adibidez. Kromatismoaren hazkundea, tonalitatearen apurtzearen jatorrietako bat jo izan da, ondorengo hauei garrantzi handiagoa emanda:

Harmonia tonala, apurtu arren, zabaltzen segitu zuenez, eskala kromatikoak, musika modernoaren oinarri izaten jarraitu zuen, dodekafonismoaren garaian. Dodekafonismoan, sail dodekafonikoa eskala kromatikoaren eta ondorengo serialismoaren antolaketa zehatz bat da. Estilo edo metodo hauek, tonalitatea edo elementu tonalak berreransten jarraitzen duten arren, sarri, metodo hauetara eraman duten joerak, baztertuak izan dira. Modulazioa, adibidez.

Susan McClary musikologoak (1991) argudiatu du opera eta sonata formako narratibaren kromatismoa hobeto uler daitekeela «gizonezkoen» diatonismoaren «bestea» gisa. Dela modulazioaren bidez, dela ondoko tonalitateen bidez, edo dela beste modu batzuen bidez.[1] Esaterako, Catherine Clémentek, Wagnerren Isoldako kromatismoa «eme usaina» deitzen du.[2] Hala ere, McClaryk, orobat ondorengo hau adierazten du: emakumearen erotasuna adierazteko erabiltzen diren musika teknika berberek, historikoki, musika instrumentalean abangoardia adierazi dutela. «XIX. mendeko sinfonian, Richard Strauss konposatzaile eta musikariak idatziriko Salome operaren kromatismo ausartak ezberdintzen du abangoardiako konposaketa serio bat klixe ebakiz osaturiko musika lan batetik».[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) McClary, Susan. (1991). Feminine Endings: Music, Gender, and Sexuality. University of Minnesota Press ISBN 978-0-8166-1898-9. (kontsulta data: 2026-02-03).
  2. (Ingelesez) Clément, Catherine. (1997). Opera, Or, The Undoing of Women. Tauris ISBN 978-1-86064-113-8. (kontsulta data: 2026-02-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]