Psikosi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Psikologian, psikosia errealitatearekiko ukipen falta dakarren nahasmendua da. Gaixotasun hau jasaten duten pertsonei psikotiko deritze. Gaur egun, "psikotiko" hitza psikopatikoren sinonimo bezala gaizki erabilia izan ohi da.

Psikosia pairatzen duten pertsonek aluzinazioak nahiz eldarnioak azaltzen dituzte, baita pentsamendu desantolatua eta norberaren nortasunean aldaketak ere. Sintoma hauek arraro eta ezohiko diren jarrerak ekar ditzakete, jendartean jarduteko zailtasunak eta eguneroko ekintzak burutzeko ezintasunak besteak beste.

Nerbio-sistemako hainbat elementuk, organikoak nahiz funtzionalak, erreakzio psikotiko baten eragileak izan daitezke. Honek psikosia buruko gaitzen "sukarra" delakoaren sineskera bultzatu du, ganorazko adierazlea baina ez espezifikoa. [1] [2]

Hala ere, zenbait pertsona bere bizitzetako momenturen batean errealitatearekiko distortsio eta ezohiko esperientziak izaten dituzte, minusbaliatu bihurtu gabe.

Ondorio moduan argudiatzen da psikosia, funtsean, ez dagoela kontzientzia arrunt batetik banatua, baizik eta kontzientzia arrunteko "continuum" bat dela. [3]. Perspektiba honetatik ikusia, klinikoki psikotiko bezala diagnostikatuta dauden pertsonak esperientzia bortitzak nahiz estutuak besterik ez izan ditzakete.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stedmanen mediku hiztegiak psikosia honela definitzen du: «Buruko nahaste zuhur bat, nortasunean eragina duena, kalte organiko edo hura gabekoa eta errealitatearekiko ukipen falta eta funtzionamendu sozial arruntaren gaiztotzea dakarrena».[4]

Subjektu psikotikoak aluzinazioak, pentsamendu eldarniagarriak (egoera epealdian dauden bitartean) eta pentsamenduaren nahaste arruntak (erlazio semantiko eta sintaktikoen aldaketak) jasan ditzakete.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki sailkapen asko existitzen dira, hauetako zenbait kuadro eldarniagarri-aluzinatu (hala nola, eskizofreniak) edo ez aluzinatorioak (hala nola, paranoia) izateagatik ezarriak ziren, eta beste batzuk sinesgarri nahiz sinesgaitz diren psikosi eldarniagarriak izateagatik...etab.

Gaur egun DSM-IV-a sailkapen sistema bezala onartzen da mundu osoan zehar, eta deskribapen kliniko-psikiatrikoa Bleuler, kpraepelin eta kleist-en eskolak pisu handia izaten jarraitzen dute, eta baita eldarnioen deskribapenari dagokiona ere.

Orokorrean, subjektuak ez du natura desegoki bat adoptatu dezaketen pentsamendu edo jokabideek duten barne-behaketarik, disfuntzio sozial bat sortarazi dezaketenak.

DSM-ak (buruko nahasteen disgnostikoa eta estadistikoaren eskuliburua, Estatu Batuetako elkarte psikiatrikoa) zenbait psikosi mota daudela onartzen du:

  • Eskizofrenia
  • Eskizofrenia paranoidea
  • Eskizofrenia nahastua
  • Eskizofrenia katatonikoa
  • Eskizofrenia indiferentziatua
  • Hondar-eskizofrenia
  • Nahaste eskizofreniformea
  • Nahaste eskizoafektiboa
  • Nahaste eldarniagarria
  • Nahaste psikotiko laburra
  • Nahaste psikotiko erdibanatua
  • Gaixotasun medikoari dagokion nahaste psikotikoa
  • Substantziek eragindako nahaste psikotikoa
  • Nahaste psikotiko zehaztugabea.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo sintomak dira nahaste psikotiko baten agerpena adierazi dezaketenak:

  • Jokabidearen aldaketa bortitz eta sakonak.
  • Nor bere barnean biltzea, beste inorekin hitz egin gabe.
  • Arrazoirik izan gabe jendea begira daukazula edoeta zutaz hitz egiten dutela pentsatu.
  • Bakarrik hitz egin solaskide bat duzula pentsatuz, ahotsak entzun eta ikuspenak izan (begi nahiz entzumenezkoak).
  • Zurrunbilo epealdiak nahiz memoria galera izatea.
  • Erruduntasun, lurjotze eta depresio sentimenduak jasatea.

Oharra: Sintoma hauetako zenbait egoera ez psikotikoetan ere pairatu daitezke: substantzien gehiegikeria, nortasun nahasketak, gertakari estresgarriak, Jaspers «muga-egoerak» izeneztatu dituenak eta neurosi momentu larriak (zenbait histeria eredukoak). Hortaz, aipatutako sintomek ez dute erabateko ebidentziarik zihurtatzen.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikosiak jatorri ezberdinak dituzte, eta izate nosologiko bat baino, sindrome bat bezala kontsideratuak dira. Fenomeno psikotiko identifikagarrienak, aluzinazioak eta delirioak kasu, planteatuak izan dira biztanleria orokorrari dagokionez geroz eta ugariagoak direla, eta izatez etengabeko sintomatiko baten atal bat izan daitezkela, nahiz eta azken kontzeptu hau gehiengodunaren aldetik onetsia ez izan.

XX.mendearen bukaera aldean, genetikak izan zuen gorakada dela eta, beti bilatu nahi izan da psikosian izaera hori zuen etiologia bat. Psikoanalistek gogoetatzen dute hau Lombrosok XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran erabiltzen zituen irizpideen antzekoak berriro sartzea bezala izango zela. Bestalde, psikoanalisiak hausnartzen du psikosiak eragile exogenoenk nahiz giroak eraginda ematen dela. Lacan-ek azaltzen du psikosiaren jatorria (kasu asko aztertu ondoren) forklusio izeneko prozezu batean.

Teoria bi hauetatik zen izango litzateke zuzena? Estadistikoki psikosi "jaiotzatikoak" existitzen direla dirudi, baina gaur egun baieztatua egoteaz aldentzen da; dena den, bistakoa da distres egoerek (estres negatiboa), haserredurak, hildurak eta sentimendu dezepzioak psikosia eragin dezaketela. Pertsona psikotikoa bere bizitzan zehar min handia jasan izan du, eta bere buruari nahiz bera inguratzen dutenei min egiteko helburu arduragabeekin jokatzen du, azkenez bakarrik eta atsekabetua geratuz. Jatorria haurtzaroan eta bizitzan zehar bizi izandako sufrimendua da.

Psikosia eta zorotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikosiak hartzen duen beste izen bat «zorotasuna» da. Baina kontuan hartu behar da «zorotasuna» ezhoiko jarrera guztiak hartzen dituela barne, psikositzat hartu gabe (obsesio kompultsiozko neurotiko baten «errituak» zorotasun baten adibide tipikoak diruditen arren, ez dute psikosi batekin zerikusirik). Zenbait fobia erotasunak direla dirudite, eta askotan ikara erasoek pertsona bera zoro bihurtzen ari dela pentsaraztea eragin dezakete.

Bestetik, dementziak, etiologia organikokoak, psikosi batekin nahastu daitezke. Hortaz, arreta handia behar da gaixotasun hauetaz hitz egiterako orduan, izate eta hauen bilakaera oso ezberdinak baitira.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikosi baten tratamendua honek duen jatorriaren araberakoa da, baina orokorrean eta kasu gehienetan sendagai antipsikopatikoak erabiltzen dira, euskarri psikosizial eta oinarrizko gaixotasunaren tratamenduaz gain. Oso biziak eta indartsuak diren terapia psikokorporalak existitzen dira, pertsona psikotikoa bizitza arrunt bat eramateko eta mundu sozialarekiko egokitzapena ahalbidetzen diotenak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ↑ Tsuang, Ming T.; William S. Stone, Stephen V. Faraone (July 2000). «Toward Reformulating the Diagnosis of Schizophrenia». American Journal of Psychiatry 157 (7): pp. 1041–1050. doi:10.1176/appi.ajp.157.7.1041. PMID 10873908
  2. ↑ DeLage, J. (February 1955). «[Moderate psychosis caused by mumps in a child of nine years.]». Laval Médical 20 (2): pp. 175–183. PMID 14382616
  3. ↑ Johns, Louise C.; Jim van Os (2001). «The continuity of psychotic experiences in the general population.». Clinical Psychology Review (PubMed) 21 (8): pp. 1125–41. doi:10.1016/S0272-7358(01)00103-9. PMID 11702510. http://www.ncbi.nlm.nih.gov/entrez/query.fcgi?itool=pubmed_Abstract&cmd=Retrieve&db=pubmed&list_uids=11702510&dopt=ExternalLink.
  4. ↑ The A merican Heritage Stedman's Medical Dictionary. «Diccionario Medico KMLE - Definición de psicosis»