Eskola Zaharra (Ormaiztegi)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eskola Zaharra (Ormaiztegi)
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Ormaiztegi
Koordenatuak 43° 02′ 34″ N, 2° 15′ 28″ W / 43.0428056866°N,2.25778035344°W / 43.0428056866; -2.25778035344Koordenatuak: 43° 02′ 34″ N, 2° 15′ 28″ W / 43.0428056866°N,2.25778035344°W / 43.0428056866; -2.25778035344
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1909
Ondarea
EJren ondarea 35

Eskola Zaharra Ormaiztegiko eraikina da.

2017ko otsailaren 8an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].

Deskripanea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola Zaharraren eraikinak gurutze-oinplanoa du, eta Estanda ibaiaren ondoan dago. Atal nagusiak hauek dira: hiru solairuko erdiko gorputza, solairu bakarreko bi hegal eta bi solairuko atzeko gorputza. Erdiko gorputzetik ateratzen dira alboetako bi eremuak, non kokatzen baitziren umeen ikasgelak. Erdiko gorputzaren goiko solairuan, maisu-maistren etxebizitza zegoen. Atzeko gorputzaren lehenengo solairuan, beste ikasgela bat zegoen. Eraikinean, atentzioa ematen du egurrezko estalkien garapen handiak: egurrezko gatzarietan bermatuta daude estalkiok, eta gatzariak, halaber, harrizko euskarrietan. Egurrezko zertxek eta uhalek osatzen dute estalkien barne-egitura, eta, kanpoaldean, teila arabiarrak daude. Murruak harlangaitz-horma zarpiatuz eginda daude. Hiru sarbide daude fatxada nagusian, eta hiruren inguruan harriak daude jarrita erdi-puntuko arkuan. Ikasgeletan, leiho angeluzuzenak daude, fatxada nagusian, eta, atzealdeko fatxadan, berriz, arku beheratuko leihoak, harriz inguratuak. Erdiko gorputzean, lehen solairuko fatxadan nagusian, balkoi bat dago erdian, eta bi leiho alboetan; azken solairuan, leiho txikiago bat dago. Eraikinaren inguruan, harrizko itxitura bat dago, landa-estiloko kuxinduraz egina, eta, sartzeko, eskailera atal bikoitza dago, eraikinaren kanpoaldea eta barrualdea lotzen dituena.

Eraikina 1909an egin zen, eta arkitektoa José Ángel Hernández de Casadevante izan zen. Ormaiztegiko Udal Korporazioa izan zen sustatzailea. Estilo eklektikoa du, eta, dekorazioa aldetik, baserrietako tradizioa ekartzen du gogora, bai materialen erabileran, bai antolamenduan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa