Espageti-koilara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espageti-koilara

Espageti-koilara sukaldaritza italiarrean asko erabilitako koilara mota bat da, egosi berriko pasta edo espagetiak biltzeko. Espageti-matxarda ez bezala, espageti-koilara presiopean xehatu ohi diren testura delikatuzko pastekin erabiltzen da, "pasta luzeak" deiturikoekin, esate baterako, espagetiak, vermicelli, linguine eta fettuccine.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koilara hau 15 eta 20 cm arteko luzera duen helduleku batek eta gainazal ahur koskadun batek osatzen dute. Gainazal berezi hori ezin hobea da pasta platerean dosifikatzeko. Bai heldulekua bai koilara metalezkoak edo plastikozkoak dira normalean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]