Espageti
Espageti | |
---|---|
pasta luze eta ziriol | |
![]() | |
Osagaiak | gari gogorrezko semola eta urra |
Historia | |
Jatorria | Italia |
Espageti[1] (italieraz spaghetti) sekzio biribileko soka luze eta mehe itxura duen pasta da, gari gogorreko irinez eta urez egina, 25 eta 30 zentimetro arteko tamainakoa. Italiar gastronomiaren osagai adierazgarrienetako bat da, beste herrialde batzuetara hedatu dena.
Etimologikoki, spago (soka) hitzaren txikigarria da spaghetto (singularrean), spaghetti (pluralean). Duten diametroaren arabera izen ezberdina hartzen dute:
- Spaghettini
- Spaghetti
- Spaghettoni
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiako pasta lehorrari eta bere industriari buruzko lehen erreferentzia XII. mendean Siziliako Erresumari buruzko deskribapena da, Roger II.aren garaian. Kitab Ruyar (Tabula Rogeriana) lan geografikoan, Al-Idrisi kartografoak deskribatzen du Trabian, Palermotik 29 kilometrora, errotak daudela ore haritu eta eskuz moldatua egiten dutena, eta zeinari itriyya deitzen dion (arabieraz, "zerrenda finetan ebakitako orea"), Mediterraneoko beste merkatu batzuetara esportatzen zena.
Spaghetti hitza lehen aldiz erabili zen «Li maccheroni di Napoli» poeman (Antonio Viviani, 1824) eta spago ("soka", "lokarria") hitzaren txikigarri bezala. Ordutik, spaghetti hitzak beste termino italiar zaharrago batzuk ordeztu zituen, hala nola maccheroni (edo maccaroni) eta vermicelli (literalki “txitxareak”).
Jateari dagokionez, espagetiak oliba-olioarekin eta baratxuri xehatuarekin (aglio e olio) soilik zerbitzatzen ziren hasieran, edo gaztarekin eta piperbeltzarekin (cacio e pepe). XVIII. mendetik aurrera, tomate-saltsaren kontsumoa hedatu egin zen, eta Ippolito Cavalcantiren Cucina teorico pratica (1837) sukaldaritza liburuan dokumentatu zen bi errezetetan: «I vermicelli con lo pommodoro» (vermicelli tomatearekin) eta «Ragu napoletano»[2].
Platerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hona hemen italiar gastronomiako espagetidun plater ezagun batzuk: ezagunagoak espagetiak prestatzerakoan:
- Spaghetti alle vongole: espagetiak baratxuri frijitu batekin eta oliba olioarekin, ardo zuriarekin eta txirlekin (vongole). Napoliko sukaldaritzako plater adierazgarria da.
- Spaghetti alla puttanesca: espagetiak oliba-olioarekin, baratxuriarekin, tomatearekin, piperminarekin, kaparrekin, oliba beltzekin eta antxoekin salteatuta. Errezeta Italiako hegoaldean sortu zen, eta hitzez hitz «espagetiak emagalduen eran» da.
- Carbonara: jatorriz Lazio eskualdeko platera. Jatorrizko errezetak gorringoa, pecorino romano gazta, guanciale eta piperbeltz beltza ditu.
- Cacio e pepe: espagetiak piperbeltz salteatuekin, pecorino gaztarekin eta pasta egosteko urarekin. Erroman ohikoa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Espageti». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2025-04-21.)
- ↑ (Italieraz) Trattato di cucina teorico pratica - Ippolito Cavalcanti. (kontsulta data: 2016-7-26).