Espageti-matxarda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espageti-matxardak

Espageti-matxarda sukaldaritza italiarrean asko erabilitako matxarda mota bat da, egosi berriko pasta edo espagetiak eltzetik biltzeko, eta plateretan zerbitzatzeko. Matxarda hauek normalean metalezkoak dira, nahiz eta plastikoz egindako kalitate txikiagoak ere ikus daitezkeen. Matxarda mota hau oso egokia da forma luzeko beste edozein janari biltzeko, esate baterako, saltxitxak.

Batzuetan, sukaldeko tresnen artean matxarda hau falta bada, bi sardexka erabili ahal izango dira, bi eskuz helduta pasta platerretan banatzeko funtzio bera egin dezaten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]