Espainiako Lanaren Alderdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako Lanaren Alderdia
Datuak
MotaEspainiako alderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
Ideologiamaoismoa
Agintea
Idazkari orokorraEladio García Castro (en) Itzuli
GazteriaGuardia Gorri Gaztea
Historia
Sorrera1975eko otsaila
Ordezkatzen duEspainiako Alderdi Komunista (internazionala)
Desagerpena1979
Koloreak    
webgune ofiziala

Espainiako Lanaren Alderdia (gaztelaniaz: Partido del Trabajo de España, PTE) Espainiako eta Hego Euskal Herriko alderdi iraultzailea izan zen, marxismo-leninismoaren eta maoismoaren jarraitzailea. 1967an sortu zen, Bartzelonako PSUCetik zatitzerakoan eta 1979an desagertu zuen ORTrekin bat egin eta gero.

PCEi-k erreferentzia maoistak, hots Txinako eredu komunistaren araberakoak, zituen arren arren, zenbait autoreren ustez, batik bat alderdi marxista-leninista eta estalinista zen. Pixkanaka beste toki batzuetara zabalduz joan zen eta Espainiako ezker erradikaleko alderdi handiena bilakatu zen, nahiz eta Hego Euskal Herrian beste alderdi batzuek oihartzun handiagoa lortu zuten. Bere eragin gune nagusiak Katalunia eta Andaluziako hiriak eta landa-guneak izan ziren.

Sorrera PCEi gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Alderdi Komunista (internazionala) (PCEi), PSUCen zatiketa batetik sortu zen. 1975 urtera bitarte izen horixe mantendu zuen PCE originalaz ezberdintzeko, Partido del Trabajo de España (PTE) izena hartu zuen arte. Alderdia eratu zuen zatiketa 1967an gertatu zen Bartzelonako zenbait ikaslek eta langile gaztek zuzenduta, Unidad izeneko aldizkari baten inguruan elkartu zirenak. Zatitutako taldearen beste kide batzuek 1968an Bandera Roja eratu zuen.

Hasiera ezegonkorra izan zen. 1969 eta 1971 artean Kataluniatik atera eta estatuko beste toki batzuetara zabaldu zen. Poliziaren sarekadek behin baino gehiagotan harrapatuta, hazkunde txikia izan zuen hasierako urte hauetan, eta 1972an zuzendaritza berritzera beharturik geratu zen alderdia. Berrikuntza hura 1973ko Kongresu Eratzailean gertatu zen, zeinean alderdiaren Idazkari Nagusia izendatu baitzuten: Eladio García Castro. Kongresu hartan CCOOra (Comisiones Obreras, Langile Komisioak) itzultzea erabaki zen, aldez aurretik, 1968an hain zuzen ere, sindikatu hartan parte hartzeari utzi baitzioten. Emakume, gazte, nekazari zein militarren eskakizunak defendatzeko mugimendu eta elkarteak eratzen saiatu ziren, kolektibo hauetan eragiteko asmoz.1973an Kataluniako Asanblean sartu ziren, zeina frankismo garaiko erakunde unitarioa baitzen.

Izen aldaketa: PTE[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an Junta Democrática de España-n (JDE, Junta) sartzeko eskaera egin zuten eta 1975ean eskuratu zuen, PCEk jarritako baldintza betetzerakoan (izena aldatzea alegia). 1976an CCOO sindikatuaren Bartzelonako Asanbladan erabaki garrantzitsu bat hartu behar izan zen: diktadura eta gero, CCOOk izanen zuen izaera sindikalaren ingurukoa. PCEk defendatzen zuen sindikatu eredua ezker erradikaleko kideek defendatzen zutenaren aurrean garaile atera zen. Azkenean, PTEko kideek CCOOtik atera eta Confederación de Sindicatos Unitarios de Trabajadores (CSUT) eratzea erabaki zuten.

Bere militante gazteen sekzioak Joven Guardia Roja de España (JGRE) izena zuen. Andaluzian Sindicato de Obreros del Campo (SOC) izeneko sindikatu nekazaria eratu zuten, ibilbide luzeko sindikatua, gaur egungo SATen (Sindicato Andaluz de Trabajadores) sorreran dagoena. PTE 1977ko lehendabiziko hauteskundeetan Frente Democrático de Izquierdas (FDI) izenez aurkeztu zen (Katalunian izan ezik, han Esquerra Republicana de Catalunyarekin batera Esquerra de Catalunya eratu baitzuten). 1978ko Konstituzio-erreferendumean «Baiezko kritikoa» eskatu zuten, Hego Euskal Herrian izan ezik, abstentzioa eskatu baitzuten.

Krisia eta desagerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979ko hauteskundeetan zenbait eserleku lortzea espero zuten. Baina bat ere eskuratu ez zutenez alderdia krisian murgildu zen. Oinarriko militanteek urte luzez eskatuta, ORTrekin fusioa burutu egin zen, PT (Langileen Alderdia) sortuz. Fusio hau, ordea, oso azkar eta zuzendaritzen arteko akordio modura egin zenez (oinarrien parte hartzerik gabe), ez zuen arrakasta handirik izan eta ez zen sekula egiazko batuketa bat izan. Alderdia formalki 1980 urtean desegin zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]