Espainiako Nortasun Agiri Nazional elektroniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Espainiako Nortasun Agiri Nazional elektronikoa (gaztelaniaz: Documento Nacional de Identidad electrónico, DNIe) Espainian 2006tik indarrean dagoen nortasun agiri nazional elektronikoa da. Bere izen ofiziala Nortasun Agiri Nazionala (NAN) (gaztelaniaz, Documento Nacional de Identidad, DNI) da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nortasun Agiri Nazional elektroniko berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko urtarrilaren 12an, Nortasun Agiri Nazional elektroniko berria aurkeztu zuten. Aireportuetako kontroletan ilarak kentzeko, ikastetxeetan umeentzako baimenak sinatzeko eta pertsonen aurrekariak kontsultatzeko aukera ematen du. Hauek dira bere ezaugarriak[1]:

  • Hainbat tramite egiteko, ez da erakunde publikoen egoitzetara joateko beharrik izango. Telefono edo tabletaren bidez egin ahalko dira.
  • Poliziarekin, Udaletxearekin eta Gizarte Segurantzarekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera ematen du.
  • Lanean igarotako denbora eta isunak kontsulta daitezke.
  • Umeen ikastetxerako baimenak sinatzeko aukera ematen du.
  • Aireportuko kontroletan ilarak ez sortzea espero da.
  • Administrazioari tasak ordaintzeko aukera ematen du.
  • Poliziei pertsonen aurrekariak eta aurretik jasotako isunak kontsultatzeko aukera ematen die.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainiako Nortasun Agiri Nazional elektroniko

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]