Espainolak eta euskaldunak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Espainolak eta euskaldunak
Datuak
Idazlea Joxe Azurmendi
Argitaratze-data 1992
Generoa Saiakera
Jatorrizko izenburua Espainolak eta euskaldunak
Argitaletxea Elkar
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak 586
ISBN 84-7917-205-3
Sariak Andima Ibiñagabeitia saria (1976)

"Espainolak eta euskaldunak" Joxe Azurmendi zegamarrak idatzitako saiakera liburu arrakastatsua da.

Espainolen eta euskaldunen mitologia eta ideologia historiak osatzen du obraren muina, ernazimentuan oinarrituz batez ere, garai guztietako materialak biltzen baditu ere. Kritikak bi zentzutan egiten ditu Azurmendik: alde batetik euskaldunoi buruz espainiarren topikoak kritikatzen ditu; bestetik, euskaldunok gure kultura eta hizkuntzarekiko kontzientzia eza kritikatuko du. Idazle euskaldunei dagokienez, era berean, ez ditu kritikatu gabe utziko euskaldunon harrokeriak puztuz euskaldun erreala mespretxatu dituztenak. Hausnarketa horien bitartez gure lehenari, orainari eta geroari begi berriekin begiratzeko gonbidapena egiten digu Azurmendik.

Liburuaren proiektua eta lehen idazketa 1976an burutu zen, beroaldi batean eta erreakzio gisa, eta hala ere gaurkotasun izugarria du, gure arazo eta zauriak zahar-berriak diren seinale. Orduan argitaratu ezinda, ekarpaen eta hausnarketa gehiagoz horniturik argitaratu zen 1992an. Aurrerago espainolera itzuli zuten.

Testuaren atal interesgarrientakoa "Batasunaren kontzeptu mito-patologiko bat" izenekoa da. Bertan estatu modernoen kontzeptuen jatorri eliztarra azaltzen da Agustin Hiponakoa eta historiaren filosofia kristaua aipatuz. Egungo Frantzia edo Espainia gisako estatu demokratiko eta ilustratuen oinarri katolikoak (Jainko bat, errege bat, lege bat, hizkuntza bat) agerian uzten dira:

« Bakea, zuzenbidezko ordenua, oparotasuna, kultura, positibo guztia Erromak (haren oroipenak) inkarnatzen du. Eredu ideal bat [...] Inperioa birregin behar da. Baina probintziak birregin behar dira orobat horretarako. Europako Estatu modernoen sorreran, zergatik sortu diren -Espainia, Frantzia- horrelaxe, faktore desberdin asko sartu da. Baina guztiz garrantzizko bat, horixe izan da.[1] »


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Azurmendi, J.: Espainolak eta euskaldunak, Donostia, Elkar, 1992. 132. or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]