Espantaperroseko dorrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espantaperroseko dorrea
Badajoz, Torre Espantaperros 01-1.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaBadajozko probintzia
UdalerriaBadajoz
Koordenatuak 38° 52′ 52″ N, 6° 58′ 02″ W / 38.881089°N,6.967344°W / 38.881089; -6.967344Koordenatuak: 38° 52′ 52″ N, 6° 58′ 02″ W / 38.881089°N,6.967344°W / 38.881089; -6.967344
Arkitektura
Estiloa art of Almoravides and Almohades (en) Itzuli
Hispano-arabiar artea
Alpendizaren edo Espantaperroseko dorrea
Espantaperroseko dorrea, (Al Islam saila), Pedro Roque Hidalgo artistarena, 2006. Akrilikoa taula gainean, 122x122 zentimetro

Espantaperroseko dorrea, Talaiaren dorrea bezala ere ezaguna, Badajozeko alkazabaren ondoan dagoen dorre albarranar bat da, jatorri almohadekoa eta oktogono formako oinplanoduna. 1169an eraikia, 30 metro inguruko altuera du. Sarri, Alpendizaren Dorrearekin nahasten da, Alpendizaren atetik gertu dagoena, Santa Maria Calatravakoaren elizaren hondakinetatik gertu dagoena.

Arte almohadearen dorre albarranar poligonalak eraikitzeko ohitura jarraitzen du. Zentzu honetan, bere eraikuntza, Sevillako Urrearen Dorrearen aurrekoa da.

Dorrearen zatirik gehiena trinkoa da, bere goiko bi solairuak izan ezik, gangatutako eraztun formako bi ganbera direnak. Jatorrian, elkargurutzatutako arkuz apaindutako eraikin karratu bat zuen tontorrean, eta, eraiki eta denbora batera, XVI. mendean, gaur egun ikus daitekeen mudejar estiloko tenplutxoa gehitu zitzaion. Amaitze mudejar honek, joan den mendearen amaieran kendua izen zen kanpai bat izateko funtzioa zuen, gaur egun, kanpai hori, Badajozeko arkeologia museo probintzialean ikus daitekeelarik.

Berriki, zaharberritua izan da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]