Hispano-arabiar artea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kordobako Meskitako arabiar arkitektura.

Hispano-arabiar artea Al Andalus eskualdean garatutako islamiar artea da, VIII eta XV. mende artean.

Monumentu nagusien artean daude:

Garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte islamdarra islam erlijioarekin oso lotuta zegoen. Mahomak VII. mendean Alaren gurtza hasi zuen eta, oso denbora gutxian, Iberiar penintsulatik Indiaraino zabaldu zen erlijioa. Garai hartan, Omeiatar Kaliferria nagusitu zen, eta konkista handienak lortu.

Musulmanak Iberiar penintsulara 711an heldu ziren, erreinu bisigodoa gerran zegoen garaian ondorengotza arazoak zirela-eta. Don Rodrigo aurreko erregea zen Witizaren familiarekin aurka zegoen. Azkeneko hauek laguntza eskatu zioten Afrika iparraldeko berbere tribu islamdarrei. Don Rodrigo irabaztean, ia esfortzurik gabe, musulmanak ia Hispania osoa bereganatu zuten, 722 urteraino. Musulmanek ez zuten indarkeria handiz euren legeak ezartzen, bakarrik leku estrategikoenak hartzera abiatu ziren, eta handik beste guztia kontrolatu.

Hauek dira Al Andalusen garai edo aro garrantzitsuenak:

  • Kordobako kaliferria: Abderraman III.a 912 heldu zen boterera, eta lortutako garaipenen ondorioz bere izena goraipatzea lortu zuen. Horren ondorioz, 929.an kalifa titulua hartu zuen, hau da, Al Andalus ez zen politikoki bakarrik banatuta egongo, erlijio aldetik ere bai.
  • Taifa erresumak: Almanzor generala 1002an hiltzean, krisialdian sartu zen kaliferria. Azkenean 1031an, Kordobako kaliferria desegin zen erreinu independente askotan banatu zen, Taifa erreinuetan. Ekonomikoki eta politikoki, oso garai txarra izan zen. Horregatik geroago Almohade eta Almorabide tribu afrikarrei laguntza eskatu zitzaien. Baina kultura aldetik garai oparoa izan zen eta hainbat monumentu aipagarri eraiki ziren, hala nola, Giralda, Torre del Oro eta abar.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehoien patioa (Patio de los leones), Alhambra.

Arte hispano-arabiarraren adierazpen adierazgarrienak Espainia hegoaldean, hau da, antzinako Al Andalusen daude, naiz eta honen eragina ia bazter guztietara iritsi. Eraikin garrantzitsuenen helburua erlijiosoa zen eta oso material apalak erabiltzen zituztenez, apaindura oso landuta zegoen. Eraikinak proportzio handikoak ez zirenez, elementu eusleak ere txikiak eta sinpleak izaten ziren.

  • Euskarriak: Eraikinak proportzio handikoak ez zirenez hauek sinpleak eta txikiak ziren.
    • Pilare eta zutabe meheak.
    • Kapitelak korintiar jatorrikoak, kubikoak edo mokarabeak ziren.
    • Arkuak: Lau mota nagusi zeuden. Ferra arkua, gingilduna (X. mendekoa), gurutzatuak eta ferra arku zorrotza (X. mendekoa ere).
    • Gangak: Kanoi gangak, esfera erdikoa, ganga eskifatua (ferra arku zorrotzekin egina) eta nerbio ganga. Kupulak sarri erabiltzen ziren. Igeltsuz edota zurez egiten ziren eta ondoren apaindu, elementu apalez eraikitzen baitziren.
  • Dekorazioa: Arte ikonoklasta zenez, ezin zuten profeta edo jainkorik irudikatu. Horregatik, landare edo geometria oinarriko apaindura konplexua garatu zuten. Bost apaindura mota nagusi zeuden.
    • Mukarna edo mokarabea: Igeltsuz eginda (igeltsulana). Estalaktita itxura zuten, hiru dimentsiotan, eta jausiko direla dirudite. Normalean arkuetan edo ateetan egoten dira.
    • Alikatatua: Buztina labean sartu ondoren egiten ziten zeramika beiraztatuko atal txiki antzerakoak dira, eraikinetan gehienen zikindu ahal ziren aldeak babesteko erabiliak. Hauek irudi geometrikoak izaten zituzten.
    • Epigrafia: Idazkera arabiarrean, sarri Koraneko pasarteak.
    • Ataurike: Landaredia, hosto eta zurtoin nahasketa.
    • Begizta-sarea: Normalean zurez eginda eta goiko aldea apaintzen zuten irudi geometriko polikromatuak.

Eraikuntza islamiar garrantzitsuena meskita da, otoitz egiteko erabilia. Bi zati nagusi zituen. Bat patioa, sahn, estalita ez zegoena. Sabil deituriko iturria zegoen, bertan garbikuntza egiteko: eskuak eta oinak garbitu eta emakumeak burua estali. Minaretea ere bazegoen, egunean bost aldiz otoitz egitera deitzen zuena. Bigarren zatia areto handia da. Bertan, zutabeekin hainbat nabe sortzen ziren, eta Mekarantz zuzenduriko horma, Kibla du izena. Hemen meskitako apaindura ugariena dago. Kalifak edo sultanak otoitz egiteko zuen lekuari maxura deritzo.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hispano-arabiar artea Aldatu lotura Wikidatan