Espazio kapsula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John H. Glenn astronauta estatu batuarra Friendship-7 kapsulan sartzen

Espazio kapsula orbitan suziri baten bidez jartzen den geometria sinpleko gailu bat da, misio bakar bat egiten duena (adibidez, garraiorako edota emergentzia ihesbiderako lanak). Kapsulak behin bakarrik erabiltzeko eraikitzen dira nahiz eta zenbait osagai berrerabil litezkeen. Jaurtiketa bakoitzaren ondoren aparailua piezetan banatzen da.

Kapsulak misioa betetzeko ezinbestekoak diren moduluetan banatuak egon litezke, ondoren kapsula batean egon litezkeen zenbait moduluren zerrenda.

  • Propultsio modulua
  • Biziraute modulua
  • Energia modulua
  • Nabigazio modulua
  • Akoplamendu modulua
  • etab.

Esan bezala geometria sinplea izaten dute moduluak zilindriko, esferiko edo konikoak direlarik oro har.

Historian jaurti zen lehen kapsula SESB-k orbitaratu zuen Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik Yuri Gagarin kosmonauta barruan zuelarik, kapsulak orbita bakarra burutu zuen.

Espazio kapsulak dira Soyuz, Vostok, Mercury eta Shenzhou kapsulak, besteak beste.

Onurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapsulek propultsio sistema mugatuak izaten dituztenez eta behin soilik erabiltzen direnez merkeak izaten dira eta fidagarriak osagaien kontrola zorrotza baldin bada.

Alde txarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapsulak ordea mugatuak dira oso ezin baitute misio bakar bat besterik burutu, gainera orohar ez dira transbordadoreak eta antzeko ontzi berrerabilgarriak bezain erosoak.