Edukira joan

Estatuaren autogolpe saiakera Perun (2022)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estatuaren autogolpe saiakera Perun
Irudia
Motaestatu-kolpe saiakera
self-coup (en) Itzuli
krisi konstituzionala
Honen parte daPresidency of Pedro Castillo (en) Itzuli
Data2022ko abenduaren 7a
HerrialdeaPeru
Parte-hartzaileak
Protestak Limako prefekturaren aurrean, non Pedro Castillo atxilotuta zegoen.

Peruko Estatuaren autogolpe saiakera edo Asteazken Tragikoa 2022ko abenduaren 7an gertatutako gertaera bat izan zen, Peruko presidente Pedro Castillo Errepublikako Kongresua desegiten saiatu zen. Horretarako, organo legegilearen hirugarren kargugabetze-prozesuaren aurrean, berehala etxeratze-agindua dekretatu zuen, behin-behineko gobernu bat ezarriz eta batzar konstituziogile bat deituz.[1]

Oposizioko politikariek eta hedabideek estatu-kolpetzat hartu zuten ekitaldia, eta batzuek 1992an Alberto Fujimoriren autogolpearekin alderatu zuten. Castillo presidentearen gobernuko kideek dimisioa eman zuten, kongresua desegingo zutela iragarri eta gutxira, eta Indar Armatuek presidentearen ekintzak errefusatu zituzten. Orduan presidenteorde zen Dina Boluarte, oinordetza-lerroaren arabera, presidente izendatu zuten.

Castillo egun berean kargugabetu zuten eta presidente izateari utzi zion, Konstituzio Auzitegiak Kongresua desegiteari uko egin ondoren. Limako enbaxada mexikarrera zihoala, Mexikon asiloa eskatzeko, Castillo atxilotu egin zuten.

Politologo askoren ustez guztia eroso ez zen presidentea kentzeko operazioa izan zen.[2]

Perúko Kongresua Pedro Castillo presidentearen aurkako zentsura mozio bat bozkatzekoa zen, urte eta erdiko agintaldian hirugarren aldiz. Baina, aurretik, ganbera desegin zuen Castillok. Castillok nazioari eskainitako diskurtso batean iragarri zuen ganbera desegiteko neurria, eta ez zen bakarra izan: hauteskundeak deitu zituen, salbuespenezko gobernu bat ezarri zuen, «legez kanpoko armak» dituzten guztiei haiek entregatzeko agindu zien, eta etxeratze agindua ezarri zuen 22:00etatik 04:00etara, gaurtik aurrera. Besteak beste, Cesar Landa Atzerri ministroak Estatu kolpe bat ematea egotzi zion, eta gobernura eraman zuen alderdiak ere (Peru Librek) ez zuen babestu.

Castillok hitz egin bezain laster, dimisioa aurkeztu zuten hainbat ministrok. Tartean, Ekonomiakoak, Kanpo Harremanetakoak eta Lanekoak. Azaldu zutenez, «balio demokratiko eta konstituzionalei» zuten atxikimenduagatik hartu zuten erabakia.[3]

Azkenean, kongresuak Castillo kargugabetzearen alde bozkatu zuen, eta, Fiskaltzaren aginduz, atxilotu egin zuten. Haren arabera, «inork ezin du konstituzioaren gainetik jarri, eta presidenteak bere betebehar konstituzionalak bete behar ditu».[4]

Castilloren atxiloketaren aurka Peru osoan zabaldu ziren.

Azkenean, bere familiak, arropa poltsekin eta motxilekin, Gobernu Jauregitik alde egin zuen. Balizko asilo politiko baten beldur, ibilgailu partikularrek Limako Mexikoko enbaxadaren kanpoaldea blokeatu zuten. Ihes egiten saiatu zenean, harrapatu eta Limako prefekturara eraman zuten. Peruko Polizia Nazionalak atxilotu egin zuen. Gainera, Fiskaltzak aldi bereko operatiboak egin zituen matxinada-frogak bilatzeko. Limako Prefekturan hainbat orduz atxilotuta egon ondoren, Castillo Rímac barrutiko polizia-kuartel batera eraman zuten babes sendo baten erdian, helikoptero bati aurre egiteko, eta Barbadillotik Alberto Fujimori presidente ohia dagoen lekura eraman zuten.

Dina Boluarte presidente berria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dina Boluarte 2022ko urrian.

Peruko Indar Armatuek Castillo presidentearen ekintzak errefusatu zituzten. Kongresuko gehiengo osoak, bestetik, —130 diputatutik 101ek—, «ezgaitasun moral etengabeagatik» Castillo kendu zuten. Ondorioz, Dina Boluarte presidenteordeari eskatu zion Kongresuak presidente karguaren zina egiteko.

Ordura arte presidenteorde zen Dina Boluarte, oinordetza-lerroaren arabera, presidente izendatu zuten Parlamentuan. Amerikako Estatuen Erakundeak presidente karguan aintzatetsi du Boluarte. Luis Almagro erakundeko idazkari nagusiak presidente berriaren "batasun nazionalerako" deia txalotu eta babesa eskaini dio "bide demokratikoa berhartzeko beharrizan larriaren aurrean".[5]

Herrialdeak duen lehen emakumezko presidentea da Boularte. 2026ko uztailaren 28ra arte egongo da boterean, ordura arte irauten baitzuen Castilloren agintaldia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]