Estatutoa lebailen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatutoa lebailen Basarri bertsolariaren bertso sorta bat da.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bein ta betiko zapaltzekotan
indartu den gorrotoa,
anai artean sendotu dedin
pakezko errespetoa
zortzitik zazpi euskaldunek gaur
orren alde du botoa:
erri zar onek bear duena
lenbailen Estatutoa!


Nola ez gaitu minberatuko
erriaren ondamenak?
Etengabeko morrontzan gaude
len nagusitzan geundenak;
ongi dakite zer zor daukaten
aginpidea dutenak,
orain da ordu eskuratzeko
len kendu zizkigutenak.


Goliat eta Dabid burrukan,
zer burruka nabarmena!
Arrai aundiak ttxikiya jaten
izaten du gozamena.
Denbora joan 'da gero alperrik
dira negarra ta pena,
pixkana lortu bear degu guk
batera ezin leikena.


Kontura zaitez urtetsu ori,
kontura zaitez gaztea
indarkeriyan alferrik dela
ateak jotzen astea;
eiztari jator, bizkor batentzat
negargarri 'ta tristea
eiza eskura etorri eta
iges egiten uztea.


Badet uste on geuk autatuak
diren gidariyengana,
zuzendu naiko dutela oiek
guztiz oker dagoena;
buruz jokatuz ikas dezagun
nola egin geure lana:
nai dena egin ezin denean
egin dezagun al dana.


Eskarmenturik asko badegu
oiñez ondo ikasteko,
berrogeitabi urte gerora
jokoa irabazteko ...
burutik sano ote gaude gu
aukera galtzen uzteko?
Garaia degu geure lurrean
zerbait agintzen asteko.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]