Inazio Eizmendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Inazio Eizmendi
Basarri.jpg
Bizitza
Jaiotza Errezil1913ko azaroaren 27a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Zarautz1999ko azaroaren 4a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Lanbidea
Lanbidea bertsolaria eta idazlea
Genero artistikoa olerkigintza

Inazio Eizmendi Manterola, batez ere Basarri izenez ezaguna (Errezil, Gipuzkoa, 1913ko azaroaren 27a - Zarautz, Gipuzkoa, 1999ko azaroaren 4a), bertsolaria, kazetaria eta euskal idazlea izan zen. XX. mendeko bertsolaritzaren ordezkari nagusienetako bat kontsideratuta dago.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inazio Eizmendi Errezilen (Gipuzkoa) jaio zen 1913an. Gurasoak Antonio Maria Eizmendi errezildarra eta Maria Frantziska Manterola aiarra izan ziren. Bikoteak 10 seme-alaba izan zituen eta Inazio haietan zaharrena izan zen. Lehen 5 senideak -Inazio, Segundo, Blas, Tomas eta Luisa- Granada baserrian jaio ziren; 5 gazteenak, berriz, (Paulino, Julian, Mertzedes, Garbiñe eta Manolo) Zarauzko Azken-Portu etxean.

Inazioren jaiotetxea, gaur egun fama handiko jatetxe den Granada baserria izan zen, Erdoizta bailaran, Errezilgo lurretan dago, Aiako mugatik oso hurbil. Orain, erreka zulo batean dagoen baserri hartaraino joateko, bidea egina dago: Errezildik edo Aizarnatik Erdoizta bidea hartuta edo Aiako Iturriotz baserritik behera. Baina, garai hartan, herriko plazatik 2 ordu edo gehiago behar zituen mutikoak etxera iristeko.[1]

Inaziok 6 urte besterik ez zituenean, Azpeitiko senitarteko batzuen etxera bidali zuten, eskola pittin bat ikasteko erraztasuna izan zezan, baina konponbideak ez zion asko iraun, familia osoa Zarautzera aldatu baitzen urtebete buruan.

Aldakuntza handia izan zen hori Eizmendi Manterola familiarentzat eta, bereziki, 7 urteko umea zen Inaziorentzat.

Azken-Portuko etxea eta taberna hura gustuko aterpea zuen inguruko baserritar jendeak eta hamaika bertso eder ere entzuten zen han. Bertsozale batzuk jaiero-jaiero biltzen omen ziren han, Xenpelar, Udarregi eta beste bertsolari ezagun asko. Etxean ezagutu eta bizitzen ari zen girotik, aitarengandik, bereziki, etorri zitzaion zaletasuna Inaziori. Behin ere ez omen zuen aita ikusi bat-batean bertsotan, baina bertso zahar asko zekien buruz, eta ondo kantatzen omen zuen, gainera.[1]

Bertsolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken-Portuko baserri-taberna hartan, eta lagunarteko saio askotan kantatu ondoren, Zestoako plazan egin zuen benetan bere lehenengo saioa Basarrik, 17-18 urte zituenean. Jaiegun hartan, Zestoara joan zen nonbait, bere lagunekin. Eta bertsolari bat bakar-bakarrik hantxe ari omen zen bertsotan, mitin batean. Ordizian bizi zen Erauskin Errotaria zen, hain zuzen ere. Inaziok ez omen zuen bertsotan hasteko asmorik, baina lagunak zirikatuta, jokoan sartu omen zen.

1935eko urtarrilaren 20a (San Sebastian eguna) nekez ahaztuko zen eguna izan zen bertsolaritzan. Lehenengo Bertsolari Eguneko txapelketa Kursaaleko Poxpolinen antzokian, 19 bertsolariren partaidetzarekin. Gehienak gipuzkoarrak ziren, baina baita bizkaitar eta lapurtar batzuk ere. Txirrita, Lexo edo Saiburu bezalako zaharrak, "Txapel" eta Zabaleta anaien tankerako bertsolari sasoikoak, edota Zepai eta Basarriren moduko gazteak. Iñaki Eizmendi "Basarri"ri jantzi zioten txapela, honela bertsolaritzaren aro berri bati hasiera emanez. Erdi derrigorrean eraman omen zuten saio hartara ere, bertsotarako zuen abilezia plazan neurtzen hasteko garaia zela-eta. 21 urte zituen mutilak, eta sasoi galanta; baina ondo zekien hark txapelketan ez zela izango Azken-Portu. Basarrik Txirrita bezalako bertsolari esperimentatuei hartu zien aurre.

Hurrengo urtean, gai-jartzaile izanz en II. edizioan.

Basarri eta Uztapide

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia birritan irabazi zuen, 1935 eta 1960an.

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, aldi beltza etorri zitzaion bertsolaritzari, frankistek ulertzen ez zuten euskara hura susmagarria baitzen erabat eta separatismoa ikusten zioten non-nahi.

1950. urteetan, Basarri herriz herri hasi zen abesten Uztapiderekin batera, eta oso ospetsu bihurtu zuten artikuluak hasi zen idazten euskaraz Donostiako egunkarietan. 1962ra arte eutsi zion 1935ean irabazitako txapelari, Uztapidek irabazi baitzion urte hartan. Basarriren bertso moldeak beste tankera bat eman zion Gerra Zibilaren ondoren galbidean zegoen bertsolaritzari.

Inazio Basarri Eizmendi Manterola bertsolariaren soingaina Zarautzen.

Esan bezala, 1960an izan zen berriro txapeldun, III. Txapelketa Nazionalean, 20 urteko parentesi baten ondoren, lehenengo ospakizuna izango zena.

1962an, IV. Txapelketa izan zen eta ez zen sekula gehiago aurkeztu horrelako txapelketa batera.

Basarri, Uztapiderekin batera, gerra aurreko eta frankismo bukaerako bertsolaritzen arteko zubia izan zela esan dezakegu. Horrez gainera, bertsolaritzaren lehenengotako teorikoa ere izan zen, bertsolaritza antzokietan txertatu zuena eta lanbideari nolabaiteko estatus bat eman ziona.

Kazetari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaria izateaz gain, kazetari ere izan zen. Euskadin, Gipuzkoan bereziki, irrati eta prentsaren kazetari ezaguna izan zen, artikuluak euskaraz eta gaztelaniaz idatzi zituelarik. Haren lana euskal eta nekazal kulturan oinarritu zen ia beti.

Euskadiko zenbait egunkari eta astekaritan egin zuen lan: El Día, Euzkadi, El Pueblo Vasco, Argia, La Voz de España eta El Diario Vasco.

La Voz de España Mugimendu Nazionalaren karlistei lotutako egunkaria zen. Mi Atalaya Montañera izeneko sekzioa zuen han, elebitan eta Zeruko Argia aldizkarian ere idatzi zuen. El Diario Vasco eta beste hainbat mediotan, berriz, hamarkada batzuetan iraungo zuen Nere Bordatxotik sekzioa egin zuen, arrakasta handia lortu zuena, eta bertsolariak bere ikuspuntu propiotik aurkezten zituen gaiak bertan.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]