Ester Partegàs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ester Partegàs
Bizitza
JaiotzaLa Garriga, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea : Arte eder
Berlin University of the Arts (en) Itzuli
International Studio & Curatorial Program (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria, artista bisuala, conceptual artist (en) Itzuli eta installation artist (en) Itzuli
esterpartegas.com

Ester Partegàs (La Garriga, 1972) diziplina anitzeko artista garaikidea da, eta kontsumo-gizartea kritikatzea du ardatz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an Arte Ederretan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eskulturan espezializatua, eta graduondoko ikasketak Hochschule der Künsten-en osatu zituen, Berlinen.[1] 1999an Espainiako Botín Fundazioaren beka jaso zuen, New Yorkeko International Studio and Curatorial Program-en (ISCP) bederatzi hilabeteko egonaldia babestu zuena. Joan Mitchell Fundazioaren eta Virginiako Arte Ederren Museoaren beka ere jaso du, besteak beste.[2]

Arte-estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskulturarako bokazio argia du, eta bere lana formatu desberdinetan formalizatzen da, askotan konbinatuta, hala nola instalazioa, bideoa, pintura, argazkia edo horma-lanak. Hasiera-hasieratik, kontsumo-gizarteari eta hiri-eremuari buruzko obra-multzoa garatu du.[3] Kontsumismoaren, nortasun-galeraren edo hiri-bizitzak dakarren gizatasunik ezaren ondorio kaltegarriak salatu ditu, eta horiei buruz hausnartzen jarraitzen du.[3] Bere lan osoan, kapitalismoaren opulentziari eta haren hedapenaren ondorioei buruzko kritika zuzena dago, bai kolektiboan, bai banakakoan.[4]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lana nazioartean eragina izan du, eta bere erakusketak hamaika museotan egon dira ikusgai, besteak beste, Arte Garaikideko Aldrich Museoa, Reina Sofía Museoan, Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoan, Madrilgo NoguerasBlanchard Galerian, Moskuko Bigarren Biurtekoan, Weatherspooneko Arte Museoan, Walker´s Pointeko Museoan, New Yorkeko Eskultura Museoan eta Queenseko Arte Museoan [5][6][7][3][8]

Partegàsen lana bilduma publiko askoren parte da, besteak beste, New Yorkeko MOMA, Denverreko Dikeou Collection, Espainiako Coca Cola Fundazioa, Madrilgo Gazteriaren Institutua, Cáceresko Helga de Alvear Arte Garaikidearen Museoa edo Bankiako egoitza.[9][10] Bere lan ugari Estatu Batuetako eta Europako bilduma pribaturen parte da ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Álvarez-Reyes, José Antonio. “Ester Partegàs.” Flash Art International, enero–febrero de 2004: 105.
  • Ammarati, Domenick. “Make It Now.” Artforum International, octubre de 2005: 278.
  • Baird, Daniel. “Make It Now.” Brooklyn Rail, julio/agosto de 2005: 12.
  • Momin, Shamim M. "Moving About Matters." Calories, Slave Magazine, 2006.
  • Navarro, Mariano. "Ester Partegas, a través de la grieta." El Mundo, enero de 2008.
  • Peran, Marti and Ester Partegàs. "Sky-Lines." Calories, Slave Magazine, octubre/noviembre de 2005.
  • Rodríguez, Marta. "Cart(ajena)." ArtNexus, No. 65, Vol. 6: 155-158.
  • Smith, Roberta. “The Many Shades of Now, Explored in 3 Dimensions.” The New York Times, 27 de mayo de 2005: E37.
  • Stolz, George. "Ester Partegas." ARTnews, junio de 2007: 148.
  • Volk, Gregory. "Fixed and Hazardous Objects." Universidad de la Commonwealth de Virginia, 2006.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]