Estibalitz Alvarez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estibaliz Alvarez Urkizu» orritik birbideratua)
Estibalitz Alvarez
Bizitza
JaiotzaZarautz1997ko otsailaren 17a (27 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksoftball jokalaria

Estibalitz Alvarez Urkizu (Zarautz, Gipuzkoa, 1997ko otsailaren 17a), Euskal Herriko sofbol jokalaria da.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 urte zituela hasi zen sofbolean jokatzen. Hasieran Zarautzen eta Orion aritu zen eta 2010 urtean Atlético San Sebastián taldeak fitxatu zuen, 13 urte baino ez zituela.[2] Talde Donostiarrarekin 3 liga eta 2 kopa eskuratu ditu eta Europako Txapelketan urrezko domina 2019an eta zilarrezko domina 2017an.

Kadete mailan 2012 eta 2013. urteetan Espainako txapeldun gelditu zen Atletico San Sebastian taldearekin. 2012an Jaurtitzaile onenaren saria jaso zuen eta 2013an txapelketako jokalari onenaren saria irabazi zuen.

16 urte zituela hasi zen Espainiako Selekzioan eta Juvenil mailan 2014 eta 2016 Europako Txapelketak jokatu zituen.[2] 2017. urtean lehenengo aldiz jokatu zuen Espainako selekzioarekin maila goreneko Europako txapelketa eta 2019an errepikatu zuen Europako 5. geldituz eta Preolinpikora klasifikatuz. 2020. urtean CBS Rivas, Madrilgo taldeak fitxatu du eta Espainiako Ligako eta Erregina Kopako txapeldun gelditu da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Sófbol» Real Federación Española de Béisbol y Sófbol (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  2. a b «Esti Alvarez zarauztarrak Europako Sofbol Txapelketan hartuko du parte» Urola Kostako Hitza 2014-07-03 (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).[Betiko hautsitako esteka]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.